Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zereal 1 iz pertsonen edo abereen elikaduran erabiltzen den ale irintsuko landarea; landare horren alea. ik labore.

Sutauts zorro txiki bat erregalatu zion esanez Flashaw flabbergastor-en haziak zirela, balio komertzial handiko zereal patagonikoa, klima honetara ederki egokitua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 245. orr.

Zerealak mineral asko dituztela azpimarratu zuen: «Burdina, zink edo selenio asko dute, eta horiek oso aberasgarri dira guretzat».  Berria - Gaiak   2004-02-08

Askoren ustez, kristo aurreko 5500 urtean hasi ziren zerealak landatzen, gaur Irak deitzen dugun lekuan.  Berria - Gaiak   2004-12-28

Euskal Herriko Nekazarien Elkartearen (EHNE) aburuz, erregaiaren igoera baserritarrentzat galera handiak ari da sortzen, batez ere Araban eta Nafarroan, zereala lantzen duten eremuetan.  Berria - Ekonomia   2004-10-15

Ikatza, ibilgailuak, zerealak, ongarriak, eraikuntzako materiala eta egurra izan ziren beste sektore garrantzitsu batzuk.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gorvachoven lehen asmo kinkenalean ipini zen abian: labore eta zereal uzta gehitu nahi ba, bestela amerikanoei erosi beharrean baitzeuden.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

Hilabete osoan zereal ahiari botatzeko azukrea gordetzen aritu naiz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 163. orr.

Zereal-garauak galbahetik pasatzen jardun du.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 65. orr.

Lanza-perfumea izeneko droga kloroformoz, zereal-alkoholez eta eterrez egiten da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.

Arkeologoek ez dute zereal hondakinik aurkitu.  Berria - Gaiak   2004-12-28

3 pl zereal aleekin egiten den janaria, eskuarki gosaltzen hartzen dena.

Badira nire taldean bi neskato, gosaltzerakoan beste guztiek jaten dutena jan beharrean gosaria etxetik ekarri dutenak: Amerikako pelikuletan ikusten diren zereal horietakoak, artoa edo ez dakit nik zer den, kaja handi batetik katilura bota eta esne pixka batekin nahastuta jaten dutena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 120. orr.

Dudley txikia, kasketaldi betean, gosaritako zerealak paretetara botatzen ari baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.

Beste zerbait gustura jango lukeela dio, baina yogurtak jaten ditu zerealekin.  Berria - Kirola   2004-06-16

-Asmoa ez da txarra -esan nion nik, errukiz, beste bi lagunek dastatzen ari ziren zereal katilukadetatik burua altxatzeko keinurik ere egiten ez zutela ikusirik-.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 122. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus