Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskal itzulpenaren antolakuntza eta kudeaketa: EHUko Euskara Zerbitzua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 6. orr.
Gizartearen onerako zerbitzua izanik, izaera pribatu nahiz publikoa duten erakundeek osatzen dute sistema osoa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.
Estatu unibertsalak zerbitzuak emateko bitarteko bezala aurkitzen badu bere zentzua, nor dira onuradunak? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 22. orr.
Gure Zerbitzuez beti izan zuten emakumeak Errepublikaren Zerbitzu Zentralarentzat lan egiten ote zuen susmoa. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 174. orr.
BPGan diru truke lor daitezkeen ondasunak eta zerbitzuak kontabilizatzen dira, ez besterik. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 56. orr.
Osasunerako eskubidea prebentzioan oinarritu behar da eta ez gaixotu osteko zerbitzuetan. Berria - Gaiak 2004-05-26
Eusko Jaurlaritzako Biktimen Arretarako Zerbitzuan. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 115. orr.
Ez dut uste eragozpenik izango duzunik parkeetako zerbitzuan aritzeko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 62. orr.
Medikuntza prebentiboko zerbitzuko harrera-bulegoan. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.
Merkatal Ganbarako zerbitzuetan eska daiteke. Herria 2004-02-12
Ordaindu beharreko zerbitzuetan, erabiltzailearen inplikazioa bilatuko dugu. Berria - Gaiak 2004-09-26
Erbesteko Euzko Jaurlaritzaren eta aliatuen zerbitzu sekretuen arteko harremanak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 80. orr.
Orain, administrazio guztiak, polizia, zerbitzu sekretuak, denak ospakizunetan murgildurik zebiltzan. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 113. orr.
Orain zerbitzu juridikoak Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak egindako txostenetako w-ak ikertzen ari bide dira. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 166. orr.
Unibertsitatea zerbitzu publiko bat da. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 61. orr.
Botere publikoa saiatu beharko da berdintze horretan, besteak beste, zerbitzu publiko egokiak eskainiz (hezkuntza, osasun sistema eta gizarte zerbitzuak). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 281. orr.
Lege honetan zerbitzuak pribatuak dira hasieratik eta bertan zerbitzu pribatu kontzertatuek duten garrantzia ez dute ez osasun sisteman, ez hezkuntza sisteman. Berria - Euskal Herria 2006-02-18
Pareko teknologia maila, produktibitate bera, produktu eta zerbitzu berberak ekoiztea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 120. orr.
Isilpeko zerbitzu baten egoitza izateko baino, familia burges bat bizitzeko egokiagoa. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.
Lehenengo aldiz historian gaur egun bada dagoeneko zenbait ondasun eta zerbitzu merkatuetan mundu mailako ekoizpen sistema bat, alegia, ekoizpena oinarri transnazionalen gainean antolatzen hasi da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 206. orr.
Larrialdietako zerbitzuan sartu zirenean, artean bizirik zegoen Julio. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.
Estatuak, garai hartan, armategiak eta intendentzia-zerbitzuak ez ezik, falta zituen banku zentrala, altxortegi publikoa eta funtzionario gaituak ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.
Estatu unibertsal gehienetan, bitarteko horiek posta-zerbitzu inperialaren forma hartu izan dute. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.
Igeldoko meteorologia zerbitzutik Donostiako Telefonica zerbitzu zentralera bidaliko zen hurrengo egunean espero zen eguraldiaren berri. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 44. orr.
Neu nintzen ospitaleko ginekologia zerbitzuko eta, batez ere, laborategiko buru. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 45. orr.
Francoren Informazio Zerbitzu Militarra. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 48. orr.
Aparkaleku horietatik autobus zerbitzu berezia antolatu da 09: 00etatik aurrera bai Oriora bai Zarautzera joateko. Berria - Euskal Herria 2004-10-02
Iazko urte hasieran hasi ziren aldi bereko itzulpen zerbitzua prestatzen eta urrian jarri zuten martxan. Berria - Gaiak 2004-05-21
Ordezko Gizarte Zerbitzua betetzen ari zen mutiko bat. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 169. orr.
Harrera zerbitzuak sarreran. Herria 2003-01-28
Mailegu-zerbitzu ona zuen, eta bibliotekariek, adeitsuak izateaz gain, ondo ezagutzen zuten euren lana. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 150. orr.
Zerga-zerbitzuek ez dute aintzinetik jakiten ahal nork nun zer obra egin duen... Herria 2004-11-11
Hainbat herrialde aberatsetan ere jadanik egun ez dagoen gizarte-zerbitzu sare bat garatzea, lan-ordu asko eskatuko lukeena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 129. orr.
Argi zuen bere bidea ez zela inoren eta ezeren aurka aritzea, guztiei bere zerbitzua eskaintzea baizik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.
Monje gazte batentzat zerbitzua otoitz eta elizkizun orduek ez ezik, bakardade, hausnarketa eta atseden uneek eta are amets orduek ere osatzen duten bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 62. orr.
Lebitarrak arduratuko dira elkarketa-etxolako zerbitzuaz, eta beren hutsegiteen erantzule izanen dira. Elizen arteko biblia Zen 18,23
Justizia feudoaren parte ez bazen, zergatik ikusten da nonahi feudoaren zerbitzua erregea edo jauna zerbitzatzea zela, hala epaitegietan nola gerretan? «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 294. orr.
Ardura hadi nire zerbitzuaz ordu pare batez. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 28. orr.
Nagusi sinestedunak dituztenek ez ditzatela gutxiets, fedean senide dituztela eta; aitzitik, hobeki zerbitza ditzatela, zerbitzu hori hartzen dutenak ere sinestedunak eta Jainkoak maitatuak baitira. Elizen arteko biblia 1 Tm 6,2
Horiek tenpluko ateak zaintzeaz arduratuko dira, eta beste zenbait zerbitzu beteko. Elizen arteko biblia Ez 44,11
Hemen dituzu Jainkoaren etxeko zerbitzu guztiak bete behar dituzten apaiz- eta lebitar-sailak. Elizen arteko biblia 1 Kro 28,21
Bihotz onekoa behar du bere adiskideari eta niri zerbitzu errendatzera berariaz hona jina izateko! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 222. orr.
Ziur nauk, eta hala uste zian nire aitak ere, adiskidetasuna zerbitzu bat dela. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 121. orr.
Jainko handiaren zerbitzu eta gorespenerako. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 101. orr.
Nik beste zerbitzu hau bukatu arte itxaron behar nauzu. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 44. orr.
, gazte-gazterik sartu zen Espainiako Erregearen zerbitzura, soldadu gisa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.
Gernikako karlista familia batek propio gure zerbitzutan eskainitako gelara joan nintzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 267. orr.
-Ez, andrea, zerbitzuan ari garela ez dugu edaten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 28. orr.
Beste zazpi urte egin zituen Labanen zerbitzuan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 82. orr.
Zuen zerbitzuan izango gaituzue gau eta egun. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 21. orr.
-Ni herriaren zerbitzuan nago! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 175. orr.
Etxea eta azienda Nafarroaren zerbitzuan jarri genitian, eta heldu duk aldia, Nafarroa gure zerbitzuan jartzekoa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 22. orr.
-Hona ene zerbitzuko nafarra. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 51. orr.
Gero, bere zerbitzuko sendagileei aitaren gorpua baltsamatzeko agindu zien. - 0. orr.
Beste funtsezko helburu bat da jakintza hori gizartearen zerbitzuan jartzea, giza taldearen zerbitzuan jartzea eta herritar bakoitzak hala sentitzea, unibertsitatea dela bere zerbitzura duen zerbait. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 41. orr.
Hiru lagun haiek erabaki zuten beren zerbitzuak eskainiko zizkiotela esperma-bankuari, emaile gisa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 79. orr.
· Zerbitzuko eskailera erabiliko dugu! Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 122. orr.
Zerbitzu neketsu hori egiten segi zenezan eskatuko nizuke. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 439. orr.
Arren, onar iezadazu nire zerbitzu umila. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 192. orr.
Honezkero urte eta erdi egin dut zerbitzu zibilarekin lanean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 217. orr.
Erromatar legionarioei, zerbitzu aktiboan zeudenean legez ezkontzea debekatuta izan arren, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.
Tenientea, Turinen egiten ari baitzen zerbitzu militarra, astean egun batean baino ez zen igotzen Meatzeetara. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.
Zerbitzu soziala egin duten neskek istorio asko kontatzen dituzte. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 102. orr.
Osasun Sailak zerbitzu jakin batzuk eskaintzen ditu. Berria - Euskal Herria 2004-08-06
Doktrina norberekoi eta ezmoral honen ezinbesteko ondorioa sineslea zerbitzu publikotik gero eta gehiago aldentzea izan zen, pentsamenduak bere emozio espiritualetan kontzentratzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.
Guk, zerbitzu liturgikorako bereziki izendatuak garenok [...] ontzi liturgikoak eta Jaunaren hitz santuak dakartzaten liburu liturgikoak zaindu behar ditugu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 111. orr.
Kristau-soldaduaren zerbitzu leiala, armada uztean, "Jainkoaren eskupekoaz" saritzen da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.
Hainbat kasutan emakumeen zerbitzu onak hildakoen jantziez ordaintzen baitziren. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 334. orr.
Tolosako gerontologikoan zerbitzu osoa eta kalitatekoa eskaintzen dugu. Berria - Euskal Herria 2004-08-06
Goraipamen bezala, egintza hauen berri errege-liburutegian idatzita gordetzeko agindu zuen erregeak, Mardokeoren zerbitzu onaren oroigarri. Elizen arteko biblia EstGr 2,23
Zuek beteko duzue santutegiko eta aldareko zerbitzu sakratua. Elizen arteko biblia Zen 18,5
Hau da Frantziskoren berezitasuna: izugarri azpimarratzen duela agintarien zerbitzu-eginkizuna eta "morroi" izaera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 136. orr.
Tenpluko bere zerbitzu-egunak amaitu zituenean, etxera itzuli zen. Elizen arteko biblia Lk 1,23
Enperadorearen guardiakoak lortua baitzuen bere semeak eta Konradek lehenbiziko zerbitzu urteak gortetik hurbil eman zitzaten. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 61. orr.
Hauei ere, berauen senide ziren Aaronen ondorengoei bezala, beren zerbitzu-txanda ezarri zieten. Elizen arteko biblia 1 Kro 24,31
Zerbitzari hark, irten orduko, diru pixka bat zor zion zerbitzu-lagun batekin egin zuen topo. Elizen arteko biblia Mt 18,28
Iraupen mugatuko lan edo zerbitzu harremana dutenak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 230. orr.
SS berrietan sartu ginen, erakunde horrek ederki islatzen baitzituen gure erreboluzioaren idealak: ordena, garbitasuna, zerbitzu-sena... Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 216. orr.
Pozik zegoen Judako jende guztia, apaiz eta lebitarrak beren zerbitzu-lanetan ari zirelako. Elizen arteko biblia Ne 12,44
Horrela, gai egiten ditu fededunak beren zerbitzu-lanerako eta Kristoren gorputza hazarazteko. Elizen arteko biblia Ef 4,12
Bertako zerbitzu-postu eta denda gehienak itxita daude. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.
Aurkikuntza hau da hiritarrak zerbitzu-abere bihurtzen dituen sekretu magikoa, indartsuaren eskuan jarritako katea ezjakinak eta ahulak lotzeko. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 65. orr.
Idazkariak [...] gauza bakarra lortu ahal izan zuen: Txitxikoven zerbitzu-orri zikina suntsitzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 339. orr.
Berezkoa baitute benta-etxeek, horrelaxe, zerbitzu-aukerarik ez izatea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.
Errepide zaharra altsasuarrentzat zerbitzu bide moduan geratu da ia. Berria - Euskal Herria 2004-07-04
Espetxera sartu bezain laster, Mallabiak zerbitzu arduradunari kontatu zion gertatutako guztia. Berria - Euskal Herria 2004-10-20
Azken botila xanpainari zerbitzu-mahaiaren gainean zegoen nikelezko izotz-ontzi batean eragiten ari zitzaion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.
Jaka eta kapela esekitokitik hartu eta zerbitzu-atetik alde egin zuen kalera, zabor-ontzi batzuk atzean utzita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.
Jesusek benetan kultu-zerbitzu askoz bikainagoa hartu du. Elizen arteko biblia Heb 8,6
2000ko abuztuaren 11n, Harryren hileta-zerbitzuan lehenbiziko aldiz ikusi nuenetik bi hilabetera, maletak egin eta alde egin zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.
Apostolu-zerbitzu honetan Judasek utzi duen tokia betetzeko, zegokion tokira joan baita hura. Elizen arteko biblia Eg 1,25
Ekialde Urruneko kasuan, funtzionario-zerbitzu filosofiko bat atzerriko erlijio baten espirituaren mende geratu zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 285. orr.
Nola ausartzen zara amesgaiztoa deitzen aleman gazte guztiok urte eta erdiz aberriari eskaini behar diogun lan-zerbitzuari! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 101. orr.
Integraturik duen konponketa-zerbitzuagatik eta giltzaduretako lubrifikazio-sistema burutsuagatik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.
Politikak han eskatzen du enperadoreak emandako ondasunak ez direla gehiegi zatikatu behar, zerbitzupean daudelako, behinola gure feudoak zeuden bezala. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 98. orr.
Bera zerbitzupean daukaten heroiak ez bezala -beren xedeak betetzeko zernahi bidegabekeria egiteko prest baitaude haiek-, Dedalo beti dago ordenaren eta legearen mugen barruan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 92. orr.
Gizateriako gutxiengo baten zerbitzupean dauden munduko elite politiko eta ekonomikoek [...] garapenari begira dituzten ondorio kaltegarriak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 82. orr.
Orain bere zerbitzupean leial aritzeko zina egin baituk. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 29. orr.
Bere Kapitaina izango zara, eta bakean eta ohorez Emyn Arnenen biziko zara hainbeste maite duzun haren zerbitzupean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 307. orr.
Feudoez liburuetan esaten denez, Konrado enperadorea Erromara abiatu zenean, haren zerbitzupeko leialek lege bat egiteko eskatu omen zioten, semeengana pasatzen ziren feudoak bilobengana ere pasa zitezen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 343. orr.
Lau kortsario euskaldun, Donibanekoak laurak, Frantziako erregearen zerbitzupeko laurak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.
Oraingo alkateen zerbitzupekook okerrago. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.
Iduriko zait [...] zinez eginen diodala neure alabari zerbitzu, liburu hau esposatuko den egunean emanik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 34. orr.
Jainkoak ere emango baitizu ordaina berari zerbitzu egitean. Elizen arteko biblia Tb 4,14
NBEri mundu zabalean zerbitzu egin ondoren, Gustavo Duran Greziara bidali zuten. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 314. orr.
Lanean zekitenek beren eskuez egiten zuten lan, legendunen etxeetan edo beste leku egokietan, guztiei apalki eta begirunez zerbitzu eginez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.
· Gercourti zerbitzu hori egiteko irrikan nago. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 82. orr.
Mirabeek oro, kanpotar nahiz etxeko, berdin dagite zerbitzu hori. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 116. orr.
Lis loreari zerbitzu handia egindako leinu baten ondokoa zelako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.
aebetako zerbitzu (22); aebetako zerbitzu sekretuek (8); aebetako zerbitzu sekretuen (5); ainitz zerbitzu (9); alemaniako zerbitzu (5); atzerriko zerbitzu (7); autobus zerbitzu (11); cia zerbitzu (8); cni zerbitzu (6)
eraikuntza eta zerbitzu (5); erresuma batuko zerbitzu (16); errusiako zerbitzu (10); errusiako zerbitzu sekretuek (6); espainiako zerbitzu (23); espainiako zerbitzu sekretuek (14); estatu batuetako zerbitzu (10); etxeko zerbitzu (6); euskara zerbitzu (7); frantziako zerbitzu (8); fsb zerbitzu (6); garraio zerbitzu (7); gizarte zerbitzu (12); gure zerbitzu (5); gutxieneko zerbitzu (6); hainbat zerbitzu (14); herriko zerbitzu (5); hezkuntza zerbitzu (5)
informazio zerbitzu (11); israelgo zerbitzu (13); legebiltzarreko zerbitzu (9); libiako zerbitzu (5); oinarrizko zerbitzu (7); ondasun eta zerbitzu (12); osasun zerbitzu (70); osasun zerbitzu publikoak (9); posta zerbitzu (5); segurtasun zerbitzu (7); tren zerbitzu (6); zein zerbitzu (8); zenbait zerbitzu (11); zer zerbitzu (5)
zerbitzu asko (11); zerbitzu askotan (5); zerbitzu bera (8); zerbitzu berezi (7); zerbitzu berezia (7); zerbitzu bereziak (18); zerbitzu berri (7); zerbitzu berria (5); zerbitzu berriak (6)
zerbitzu egilea (10); zerbitzu egin (7); zerbitzu egiteko (6); zerbitzu egiten (14); zerbitzu egiterat (9); zerbitzu egiterat ekarria (7); zerbitzu gehiago (18); zerbitzu gehienak (6); zerbitzu guztiak (27); zerbitzu hobea (8)
zerbitzu juridikoek (15); zerbitzu juridikoen (12); zerbitzu medikoek (5); zerbitzu medikuek (8); zerbitzu militarra (7); zerbitzu mota (6)
zerbitzu on (5); zerbitzu ona (11); zerbitzu onak (5); zerbitzu osoa (10); zerbitzu publiko (46); zerbitzu publiko bat (6); zerbitzu publikoa (35); zerbitzu publikoak (85); zerbitzu publikoaren (20); zerbitzu publikoei (6); zerbitzu publikoek (9); zerbitzu publikoen (49); zerbitzu publikoetako (12); zerbitzu publikoetan (38); zerbitzu publikoetan euskararen (5); zerbitzu publikoetara (7); zerbitzu publikoko (6); zerbitzu sekretu (25); zerbitzu sekretuak (40); zerbitzu sekretuei (18); zerbitzu sekretuek (142); zerbitzu sekretuen (99); zerbitzu sekretuentzat (8); zerbitzu sekretuetako (91); zerbitzu sekretuetako buru (12); zerbitzu sekretuetako buruak (8); zerbitzu sekretuetako kide (6); zerbitzu sekretuetan (10); zerbitzu sekretuetarako (5); zerbitzu sekretuetarako lan (5); zerbitzu sozialak (7); zerbitzu sozialen (5); zerbitzu teknikoek (5)
aholkularitza zerbitzua (10); apaiz zerbitzua (7); autobus zerbitzua (11); bere zerbitzua (15); beren zerbitzua (9); bizkartzainen zerbitzua (6)
elkarketa etxolako zerbitzua (5); eskaintzen duen zerbitzua (5); euskarazko zerbitzua (9); garbiketa zerbitzua (14); garraio zerbitzua (6); gizarte zerbitzua (6); gutxieneko zerbitzua (5)
itzulpen zerbitzua (11); kalitateko zerbitzua (8); kalitatezko zerbitzua (9); kultu zerbitzua (6); laborantza zerbitzua (5); laguntza zerbitzua (7); liturgi zerbitzua (5); nire zerbitzua (5)
osasun zerbitzua (8); pedagogia zerbitzua (5); posta zerbitzua (8); telealarma zerbitzua (5); tren zerbitzua (9)
zerbitzua bete (10); zerbitzua betetzeko (5); zerbitzua betetzen (9)
zerbitzua egin (11); zerbitzua egiten (13); zerbitzua eman (7); zerbitzua emango (5); zerbitzua emateko (7); zerbitzua ematen (13); zerbitzua eskaini (11); zerbitzua eskaintzeko (6); zerbitzua eskaintzen (26); zerbitzua eskaintzen duten (5); zerbitzua eten (7); zerbitzua euskaraz (8); zerbitzua hobetzeko (10)
zerbitzua jarri (10); zerbitzua martxan (5)
autobus zerbitzuak (6); beharreko zerbitzuak (5); bere zerbitzuak (13); bestelako zerbitzuak (7)
elako zerbitzuak (5); enplegu zerbitzuak (5); eskainitako zerbitzuak (5); eskaintzen dituzten zerbitzuak (5); euskara zerbitzuak (5); garraio zerbitzuak (5); gizarte zerbitzuak (55); goiena komunikazio zerbitzuak (5); gure zerbitzuak (5); gutxieneko zerbitzuak (84); gutxieneko zerbitzuak bete (10); gutxieneko zerbitzuak betetzen (6); gutxieneko zerbitzuak ezarri (7)
informazio zerbitzuak (9); inteligentzia zerbitzuak (7); komunikazio zerbitzuak (6); laguntza zerbitzuak (5); larrialdi zerbitzuak (22); nire zerbitzuak (6)
ohiko zerbitzuak (5); oinarrizko zerbitzuak (12); ondasun eta zerbitzuak (7); osasun zerbitzuak (91); osasun zerbitzuak euskaraz (5); posta zerbitzuak (10); produktu eta zerbitzuak (5); tren zerbitzuak (6)
zerbitzuak bete (11); zerbitzuak betetzen (7); zerbitzuak emateko (6); zerbitzuak ematen (9); zerbitzuak erabiltzeko (6); zerbitzuak eskaini (13); zerbitzuak eskainiko (10); zerbitzuak eskaintzeko (11); zerbitzuak eskaintzen (19); zerbitzuak eskaintzen dituzten (7); zerbitzuak euskaraz (11); zerbitzuak euskaraz jasotzeko (5); zerbitzuak ezarri (9); zerbitzuak federazioko (7); zerbitzuak izan (9); zerbitzuak ordaintzeko (8)
bere zerbitzuan (9); berrionaren zerbitzuan (5); jainkoaren zerbitzuan (10); jaunaren zerbitzuan (16); kristoren zerbitzuan (11); zerbitzuan ari (8); zerbitzuan bizi (5); zerbitzuan egin (5); zerbitzuan jarri (12); zerbitzuan jartzea (5); zerbitzuan jartzeko (5); zerbitzuan jartzen (5)
osasun zerbitzuaren (5); posta zerbitzuaren (6); zerbitzuaren arabera (6); zerbitzuaren bidez (6); zerbitzuaren gaineko (5); zerbitzuaren kalitatea (6)
larrialdi zerbitzuei (7); zerbitzuei esker (6)
gizarte zerbitzuek (15); gobernuko zerbitzuek (5); informazio zerbitzuek (12); inteligentzia zerbitzuek (15); larrialdi zerbitzuek (18); osasun zerbitzuek (44); segurtasun zerbitzuek (18)
eskaintzen dituzten zerbitzuen (5); gizarte zerbitzuen (22); informazio zerbitzuen (14); inteligentzia zerbitzuen (14); ondasun eta zerbitzuen (17); ondasunen eta zerbitzuen (11); osasun zerbitzuen (21); produktu eta zerbitzuen (8); segurtasun zerbitzuen (10)
zerbitzuen alorrean (5); zerbitzuen arabera (14); zerbitzuen artean (6); zerbitzuen arteko (5); zerbitzuen egoitza (6); zerbitzuen liberalizazioa (5); zerbitzuen liberalizazioaren (5); zerbitzuen sektorea (11); zerbitzuen sektoreak (6)
administrazio eta zerbitzuetako (33); gizarte zerbitzuetako (14); inteligentzia zerbitzuetako (15); larrialdi zerbitzuetako (8); osasun zerbitzuetako (10); segurtasun zerbitzuetako (8)
zerbitzuetako arduradun (5); zerbitzuetako buru (5); zerbitzuetako kide (6); zerbitzuetako langile (6); zerbitzuetako langileak (15); zerbitzuetako langileek (8); zerbitzuetako langileen (9)
gizarte zerbitzuetan (14); larrialdi zerbitzuetan (5); osasun zerbitzuetan (10); zerbitzuetan egin (5)
bere zerbitzuko (11); besteen zerbitzuko (5); denen zerbitzuko (11); erregearen zerbitzuko (5); euskara zerbitzuko (5); gure zerbitzuko (8); guzien zerbitzuko (11); habitat zerbitzuko (5); informazio zerbitzuko (5); itzulpen zerbitzuko (5); jendearen zerbitzuko (6); polizia zerbitzuko (6)
zerbitzuko arduradunak (7); zerbitzuko buru (16); zerbitzuko burua (11); zerbitzuko kide (5); zerbitzuko zuzendaria (5); zerbitzuko zuzendariak (5)
bere zerbitzura (16); bere zerbitzura zituen (7); erregearen zerbitzura (7); erregearen zerbitzura zeuden (5); herriaren zerbitzura (11); herritarren zerbitzura (16); jainkoaren zerbitzura (8); jaunaren zerbitzura (5); nire zerbitzura (6); patologia zerbitzura (6); patologia zerbitzura eraman (5)
zerbitzura dago (5); zerbitzura dagoela (6); zerbitzura dagoen (9); zerbitzura dauden (6); zerbitzura egon (15); zerbitzura egon behar (5); zerbitzura egongo (13); zerbitzura egotea (5); zerbitzura eraman (8); zerbitzura jarri (25); zerbitzura jartzea (8); zerbitzura jartzeko (8); zerbitzura jartzen (8); zerbitzura jokatu (5); zerbitzura zegoen (7); zerbitzura zeuden (10); zerbitzura zituen (7); zure zerbitzura (9)
apaiz zerbitzurako (9); bere zerbitzurako (5); herriaren zerbitzurako (5); liturgi zerbitzurako (8); nire apaiz zerbitzurako (5)
zerbitzurako behar (5); zerbitzurako jantziak (6)
zerbitzuren bat (6)
gutxieneko zerbitzurik (5); oinarrizko osasun zerbitzurik (6); osasun zerbitzurik (13); zerbitzurik ez (14); zerbitzurik gabe (12)