Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zerbieta (orobat zerbita; Euskaltzaindiaren Hiztegian ahozapi agertzen da) iz ezpainzapia, ahozapia. ik serbilleta.
Ezpainak garbitzen zituela egin zuen hitz, zerbietaren ostetik, esana ezkutatuz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 225. orr.
Mahaien gainean, mahai-tresnak -platerak, zerbietak, koilarak, sarfurtxak, nabalak eta ganibetak- eta argi-mutil batzuk zeuden. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.
Soberakin lituzkeen jantzi, mihise, mahai gaineko, zerbita eta erridauak biltzea. Herria 2003-06-05