Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zepillu (orobat zepillo, zepilo eta zipilu) iz eskuila.

Betuna eta zepillua erosi eta trenetan jendearen oinetakoak garbitzen hasi zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 143. orr.

Ataritik [...] Juan ikusiko zuten inguruko belar sailean zaldi bati zepillua pasatzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.

Ziegan, edalontzia eta hortzak garbitzeko zepilloa hartu zituen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 84. orr.

Hortzetako zepiloa eta bizarra kentzeko makina nezeserrean bildu.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Gizon garaia, mehea, zepilluaren moduko bibote sarri tente zuriduna, beti bizikletan joaten zena zira beltz bat eramanez zirimolaka.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 223. orr.

Ilerako zepilloa eta ile mataza biltzeko zinta elastiko gorri iluna.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus