Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hindenburg zeppelinaren irudi nahastezina ikusten zen egunkariaren azalean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 16. orr.
Frederichsaffen pasatzen dugu, famatua, zeppelin-ak hor baitzuen bere egongia. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 149. orr.
Marrazkien arabera, zepelin baten antzeko ontzi helikoidala zen, aurrealdean begi itxurako zerbait erraldoia zuena. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 46. orr.
«Tel Aviverako bidean!» zioen zepelin txiki batek hegan eman zuen partida osoan. Berria - Kirola 2004-04-01
Bibote exkaxa zuen, hankak hezur eta azal, sabela zepelin bat baino handiagoa, albondiga bat ematen zuen bi txotxen gainean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.
Ostiral gaua larunbatean lanik egiten ez zutenen gaua zen, eta horregatik lehenago hasten ziren mozkorrak zepelina harrapatzen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 159. orr.
Ahal zuen modurik onenean, garbi esan zidan, gure Gorkak Burgosen zepelin ederrak harrapatzen zituela. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 91. orr.
Poloniarren etsai amorratuak ziren prusiarren artean bizitza salbu ikusi zuenean, Rufinek zepelin itzela harrapatu zuen, ihesa ospatzeko edo. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 71. orr.
"Ondoezak! [...] Zepelina galanta!", pentsatu du auzoak, baina ez du ezer esan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 230. orr.