Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaborra erraustu eta gero geratzen den eskoria edo zepa eta errautsak zabortegi berezi batera eraman behar dira. Berria - Euskal Herria 2004-09-15
Errauste planta batean sartzen diren 100 kilo hondakinetatik 25 kilo zepa eta 4 kilo errauts geratzen da. Berria - Euskal Herria 2004-09-15
Kontuan hartzen badugu zepa aprobetxagarria dela, 100 metro kubikotik soilik zabortegira metro kubiko bat errauts eramango litzateke. Berria - Euskal Herria 2004-09-15
Pitzadura horiek, esan zuen Sasik, lija latzarekin ondo-ondo arraspatu eta, zepa eta gatzarekin pasta bat eginda primeran tapatzen dituk. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 58. orr.
Harri trinkoa, zeparik gabea, ehunka gizoni ehunka urtez lan emateko modukoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.
Hiriburukoa izatea aski ez zuela, gizen suminkor bat zen lehendakariordea, eta haserre koipetsuzko zepez trabatzen zitzaion ahotsa. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 106. orr.
Gaitzak jotako ahate bat aurkitu zuten astelehenean hango padura batzuetan, hilik, eta ikerketek argi laga zuten atzo hegazti gripea zuela, H5 zepak kutsatuta zegoen. Berria - Gaiak 2006-02-18