Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentzugabeko (orobat zentzugabezko) 1 izlag zentzugabea.

Zentzugabeko gauza litzateke pinturaren, antzerkiaren eta zinemaren historiak elkarren gainka lotu eta berdintzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 213. orr.

Jobek hutsalkeriak botatzen ditu aho betean, zentzugabeko hitzak metatuz.  Elizen arteko biblia   Jb 35,16

Asper-asper eginda zegoela hainbeste galdera egin eta, ordainetan, beste hainbeste zentzugabeko erantzun jasotzeaz.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 122. orr.

Infernua merezi duzu zure zentzugabeko harrokeriagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 963. orr.

Zentzugabeko korapilo horiek metahizkuntzak askatzen ditu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 247. orr.

Homonimia (edo homofonia) azken hariraino eramateak zentzugabeko ondorioak ekar ditzake.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 232. orr.

Espainia osoa, eta Madril batez ere, zentzugabeko optimismo-giro batek bizi zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

Sari zentzugabekoak bakarrik!  Herria   2005-02-10

Inputatu guztiei delitu bera leporatu arren batzuk kalean eta besteak preso egotea «zentzugabeko desproportzioa» dela salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Zalantzarik gabe, ondo egina da [...] oinordetza ordezpen zentzugabeko horien debekua.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 26. orr.

Zergatik buda horiek, galdetuko dute irakurtzen dutenek, azalpenik zentzugabekoenak asmatuko dituzte.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 16. orr.

Grebalarien iritziz, gerentea aski ezaguna da, haren adierazpenak eta ekimenak «zeharo bidegabezkoak eta zentzugabezkoak izaten baitira».  Berria - Ekonomia   2004-06-23

2 (predikatu gisa)

Nire ustez, hau guztiz zentzugabekoa da.  Elizen arteko biblia   Koh 8,14

Jabearen jokabidea «zentzugabekoa» dela deritzote, enpresa errentagarriak «hondoa jo bailezake».  Berria - Ekonomia   2006-02-19

Bere barruan apalki aitortu zuen oker egin zuela San Frantziskoren agindua zentzugabekotzat jotzean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 977. orr.

3 (izen gisa)

Zentzugabeko horren esperantza alferrikakoa izan duk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus