Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentzubako izlag/iz zentzugabea.

Gauza bakoitzak bere erabil-arauak ditu berekin, eta esan daiteke ikonosfera halako batean bizi-edo garela, non zentzubako gauzei ere beren zentzua eransten zaien.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 154. orr.

Nor da nire egitasmoa ukatu nahian ari dena zentzubako hitzez?  Elizen arteko biblia   Jb 38,2

Mentxu txukuntze zeregin zentzubakoetan hasi zen gelan bakarrik gelditu zirenean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 172. orr.

Tesiko zuraje teoriko-filosofiko guztiari, onberatasun pixka batekin, aprendiz inpresionatuaren zurriburri zentzubakoa iritzi dakioke: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 89. orr.

Zentzubako batek ezagut al dezake, akaso, jakituria?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 140. orr.

Heldugabeko gazte batzuen artean zentzubako bat zegoela ohartu nintzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 7,7

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus