Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentzatu, zentza, zentzatzen (orobat zentzutu g.er.) 1 da ad zentzudun bihurtu; eskarmentua hartu.

Zoro zaudenean zentzuduntzat hartzen zaituzte; zentzatuz gero, berriz, zorotzat...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 634. orr.

Burugabea zentzatuko da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 102. orr.

Mehatxatu ere egin dut, baina ez da zentzatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.

Hilero erregeren mandatari batek aztertzen ditu, baten bat zentzatu den ikusteko, eta zentzuan sartu dena libre uzten dute.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 156. orr.

Haatik, zentzatuko zarelako esperantzan, zigor arin horri nahi natzaio atxiki.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 379. orr.

-Urteen poderioz jendea zentzatu egiten da, zu ordea, zu ordea, zaharrago eta kaskarinago.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.

Jo zenituen, baina ez zuten damurik izan; ia akabatu, baina ez ziren zentzatu.  Elizen arteko biblia   Jr 5,3

Hola segituz, puttiko horiek eginen dute oraino bide! Nun ez diren zentzatzen hartu duten larderialdiaren ondotik...  Herria   2001-02-22

Aztertuko dut zergatik moldatu naizen gaizki, eta azterturik, damutuko naiz, gerora zentzatzeko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 73. orr.

Baina zigor harekin zentzatu ez zirenek Jainkoaren benetako zigorra jasan behar izan zuten.  Elizen arteko biblia   Jkd 12,26

Neure ibilbideen nahasbidea senti dezadan, gorrotaturik zentzatu eta zuzen nadin.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 69. orr.

Mehatxatu ere egin dut, baina ez da zentzatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.

Manu iaz ezkondu zenetik zentzatuago ikusten du, gaztetxotako politika kontuak utzita.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 21. orr.

2 du ad zentzudun bihurtu; eskarmentua eman. ik zentzarazi.

Nolatan zentzatu, baina, erdi zoraturik dagoen haxix erretzaile bat?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 318. orr.

Mihia ahosabaiari erantsia utziko dizut eta mutu geldituko zara; ezin izango duzu berriz jende errebelde hori zentzatu.  Elizen arteko biblia   Ez 3,26

Zoro zaudenean zentzuduntzat hartzen zaituzte; zentzatuz gero, berriz, zorotzat...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 634. orr.

Beldurrak omen du azkenean zentzatzen Gizakia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 50. orr.

Jaunak berak dioen bezala: Maite ditudanak zentzatzen eta zigortzen ditut nik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 141. orr.

Gure aitak espero zuen zigor handi horrekin Alberto atsekabetu, damutu eta zentzatzea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 95. orr.

Dena dela, badakit zigorrak ez dituela besteak zentzatuko, beste batzuek beteko dute kargutik egotzitakoen lekua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 542. orr.

Gaizkileak zigorraren bidez zentzatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 68. orr.

Deabru errebelatu horiek zentzatzeko eta Lüküze preso hartzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 158. orr.

Euskaldun fanatiko haiek zentzatu nahi zituelako.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 225. orr.

Gogor zentzatu zuen dirua eskuekin ukitu zuen anaia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 321. orr.

Hezigabeko zekorra bezala zentzatu nauzu, eta nik eskarmentua hartu.  Elizen arteko biblia   Jr 31,18

Dena dela, badakit zigorrak ez dituela besteak zentzatuko, beste batzuek beteko dute kargutik egotzitakoen lekua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 542. orr.

-Mutila zentzatzeko hots egin dizut, ez ni iraintzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 152. orr.

Adingabeak zentzatzeko sistema; zentzatzeko zentroetako erregimena; eta zigorren erregimena.  Berria - Harian   2005-11-25

3 (gauzei buruz)

Aipatutako bigarren urratsa eszeptikoa da eta esperientziak zentzatu duen juzgamenaren zuhurtziak sortzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.

Seme-alabok, entzun nola zentzatu zeuen ahoa!  Elizen arteko biblia   Si 23,7

-Aizue -hasi zen Arantxa, egoera zentzatu nahian-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 112. orr.

Lardizabalek [...] zigorrak biguntzeko eta legeria zentzatzeko ideia bere egiten ditu liburu honetan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 16. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Beren gostuko mundu guziko herrialde zentzatuenak ziren batzu, dena espantu eta dena urgulu, hi bahiz eta ni ere banuk, etzirelakotz onez onean akomeatzen ahal izan!  Herria   2001-11-08

5 ezin zentzatuzko

Ez dakit; baina iruditzen zait horren emakume goresgarri batek horren atxikia duen adiskidantzarako nor den gizona, ez dela ezin zentzatuzko libertin bat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 67. orr.

Orain, erraidazu, adiskide agurgarria, Valmont jauna ezin zentzatuzko libertin bat ote da?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gogor zentzatu zuen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus