Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
FBIren txostenen artean diren 'Ernest Hemingway files' horiek 'Basque Intelligence Service files' dauden modu berean daude; zentsuraturik, izenetako gehienak ezabaturik, orrialde osoak tintaz ilundurik. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 148. orr.
Pragako Udaberriaren bukaera tristearen ondoren, Hrabalen eta beste askoren lanak zentsuratuak egon ziren eta 1975a arte modu klandestinoan ibili ziren eskuz esku. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 8. orr.
Azkenean, zentsura mota bat dela diot, eta irringarriena da telebixtak zentsuratzen duela telebixta. Herria 2003-11-13
Gero konturatu nintzen nire gutunek hilabeteak beharko zituztela zure eskura ailegatu arte: espainierara itzuli beharko dituzte, gero zentsuratu egin beharko dituzte. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 106. orr.
Ez da harritzekoa hitzak zentsuratu izana, Azkue abadea zen eta. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 14. orr.
Frantxua Maitiak, bere mintzaldia bururatzean, aipatu du Egunkariaren hestea, erranez hogei bat aldiz bederen idatzi zuela kaseta horretan eta nehork ez duela zentsuratu, nahi zituenak idatzi dituela. Herria 2003-03-20
Pasarte osoa zentsuratuta dago. Berria - Kultura 2004-06-24
Downing Streetek ia sei hilabetez atzeratu du ondorioak publiko egitea eta gainera txosteneko 10 orrialde zentsuratu ditu. Berria - Mundua 2004-04-03
'Cold Mountain' zentsuratuta emango dute Txinako aretoetan. Berria - Kultura 2004-02-18
DVDetan filmen bertsio zentsuratuak banatu ahal izango dira AEBetan, zuzendariaren baimenik gabe. Berria - Kultura 2004-06-25
Ez diat gorde buruan (zentsuratu egingo nuen beharbada) gutun hura igorri zuen merkataritza-erakundearen sigla bihurria. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 272. orr.
Sakelako telefono bidezko mezuak zentsuratzeko neurriak hartu ditu Txinak. Berria - Gaiak 2004-07-03
Ez ziren "familiakoei zor zaien errespetuagatik" zentsuratuko eta autozentsuratuko xehetasun guztiak? Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 53. orr.
Normak normaltzat jotzea eta nork bere burua eta bere jokaerak zentsuratzea eta kontrolatzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 166. orr.
Neure burua zentsuratuz bizi naiz, baina berdin jarraitzen dut. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 16. orr.
Zeren baitzuen jaun Marcelek, konparazione, bere liburuen artean, Huarte Garazikoaren Examen de ingenios liburu famatua ere, Anberesko edizino zentsuratu gabekoan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 148. orr.
Munduan dagoen gaitzagatik ezin dugu Jaungoikoa zentsuratu, zati handi batean gaitza gure aukera okerraren, bekatuaren ondorio baita, azken finean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 18. orr.
Sorkari hauez abusatuz egiaren pertzepziotik urruntzen direnak zentsuratu egin behar ditugu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 154. orr.
Bere errurik gabe, oker interpretatua izan den idazlea ez da zentsuratu behar. Inork ere ez dezan ausarkiegi zentsuratu bere iritziarekin bat ez datorrena. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 209. orr.
Gustavo Durani leporatzen zaizkion karguak idatzirik ditu FBIk Habanan 1943ko abuztuaren 13an sinatua den lau orrialdeko memorandum zentsuratuan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 203. orr.
Caravaggioren margolan zentsuratu horri buruz ari dela, hala dio Gombrichek, [...]. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 167. orr.