Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zein da hor? -oihu egin zuen zentinelak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 145. orr.
Borta honen barnean, guardia-leku eta zentinelaren gainean, zur margotuko Kristo handi bat. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 86. orr.
Kanpoan, denak isil; noizean behin zentinelaren urratsak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.
Kamainan etzanda, isiltasuna zentinelen oihuek bakarrik urratzen dutela, zutaz pentsatzen dut. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 147. orr.
Frantzisko Garzia jenerala [...] apaiz jantzirik saiatu zen Lizarratik ihes egiten; baina zentinelak konturatu, eta preso eraman zuten atzera Marotorengana. Txillardegi «Putzu», 1999 - 174. orr.
Altzatetik Berara igaro eta atean zentinela bat zegoen etxe batean gelditu ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 98. orr.
Zentinela batek gelditzeko esan zien eta plazara itzuli ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 152. orr.
Denak, zentinelak barne, lo zeuden, baina Salomon ez. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 242. orr.
Baina gauez eta lehen lerroan, erbi batek izutuko zuen zentinela hura, ezagutzen genuen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 42. orr.
Matxetea hegaluzearen paparrean bezala, halaxe sartu zen gure pala zentinela makur haren buruan! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.
Taketak daudelako uretan sartuta, irlaren inguruan, eta horietako bakoitzean txori zentinela bat, egunez eta gauez zaindari. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 241. orr.