Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pieza guztiak beren lekuan zeuden jarrita eta, zirudienez, bakar bat ere ez zen zentimetro bat mugituko. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 98. orr.
Zentimetro bateko ertza duen kubo batek, adibidez, 1 cm3-ko bolumena izango du eta 6 cm2-ko azalera. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 105. orr.
Sarreratik 2-3 zentimetrora himenaren mintz porotsua dago. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.
Zentimetro gutxitara, eskukada jo zion bizkarrean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 76. orr.
Anorak urdinaren kremailera zentimetro batzuk jaitsi eta zain geratu da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 18. orr.
Bigarren aldiz, zigarroa ahoratu gabe gelditu zitzaidan, nire hortzetatik zentimetro urri batzuetara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 392. orr.
Metro eta laurogeita bost zentimetroko gizona barrez lehertu zen hura gogoratzean. Berria - Kultura 2004-09-25
Zurtoina, berriz, zazpi zentimetroko torloju baten bidez zegoen estalkiari itsatsita. Berria - Kultura 2004-04-15
Aurreko hanketako atzaparrak hamabosten bat zentimetrokoak ziren, eta itxura beldurgarria zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 95. orr.
1985an, abuztuaren 7an, elurra Candanchun: 20 zentimetro loditu zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.
Eguzkia 60 gradutara iritsi orduko, erradiazioaren indarra ia bete-betea da, eta zentimetro koadroko 1.4 kaloria emanen ditu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.
Minik ez zuten lagunek 559 zentimetro kubikoko garun edukiera zuten. Berria - Gaiak 2004-11-26
900 zentimetro kubikoko trastetzar japoniarra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.
Gizakiaren bagina 8 zentimetro luze da aurreko paretan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.
Otsoa 105-135 zentimetro luze izaten da. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 113. orr.
Ohol bakoitza bost metro luze eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal izango da. Elizen arteko biblia Ir 26,16
Erre-oparitarako abereak hiltzeko lau mahaiak harlanduzkoak ziren: hirurogeita hamabost zentimetro ziren luze-zabal eta berrogeita hamar gora. Elizen arteko biblia Ez 40,42-43
· Hogei zentimetro luzeko patatak, dasta melenga ustel antzekoa dutenak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 109. orr.
Gehienak ni baino hamar-hamabortz zentimetro gehiago luze. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.
Lan berean egiteko askiko omen zen 50 zentimetro zabalago zilatzea eta lan berean egina izanen zen. Herria 2003-05-29
bost zentimetro luze (7); hamabost zentimetro zabal (6); hamar bat zentimetro (3); hogei zentimetro gorago (3)
zentimetro bakar bat (9); zentimetro bakoitza (4); zentimetro batean (3); zentimetro bateko (5); zentimetro baten (5); zentimetro elur (3); zentimetro erdi (4); zentimetro eskas (3); zentimetro gora (7); zentimetro gorago (4); zentimetro guti (5); zentimetro guti batzuk (3); zentimetro gutxira (4); zentimetro gutxitara (3); zentimetro inguru (6); zentimetro inguruko (6); zentimetro koadro (6); zentimetro koadroko (5); zentimetro kubiko (4); zentimetro kubikoko (4); zentimetro luze (21); zentimetro luzeko (3); zentimetro zabal (7); zentimetro zabaleko (3); zentimetroz zentimetro (3)
zentimetroko altuera (6); zentimetroko diametroko (5); zentimetroko elur (6); zentimetroko elur geruza (4); zentimetroko luzera (4)
hamar zentimetrora (5); hogei zentimetrora (5)