Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zenbatgarren (orobat zenbagarren eta zonbatgarren g.er. ) 1 izlag

Hasieran gaizki bizi nuen ez dakit zenbatgarren emaztekia izatea hemengo buelta egiten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.

Gazte hauei, ordea, bost axola zenbatgarren mendean jaso zuten kanpandorrea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 42. orr.

Dusselek hiltzeko arriskuan jarri gaitu berriro, ez dakit zenbatgarren aldiz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 138. orr.

Zenbatgarren finala ote zuten beste bi lapurtar horiek beren bizarrarekin jokatzen eta irabazten zutena, aldi huntan bigarren mailean?  Herria   2001-11-08

Goiz baten, arkupeetan emandako ez-dakit-zenbatgarren gauaren ondoren, [...].  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 56. orr.

Pinocheten aurkako auskalo zenbatgarren errekurtsoaren berri ematen ari zirela begiztatu nuen, Londresko Bow Street-eko epaitegi aurrean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 91. orr.

Zenbatgarren postua lortu duzu azken idazlanean?  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 79. orr.

-Zenbagarrena duzu?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

Orrialdearen zenbatgarrena buruz jakingo balu moduan zabaldu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 169. orr.

Ordu horretan Tomasekin nintzen oraino [...] kankarro bat ginebra -ez dakit zenbatgarrena- esku artean nuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 145. orr.

Danteren infernuko zein zirkulutan eta zenbatgarrenean sartuko lituzkete gero ene errautsen errautsak?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 100. orr.

Ez dakit zenbatgarrengoan hasi ziren susmatzen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 165. orr.

Alfontso zenbatgarrena zen beste errege hura?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 223. orr.

2 (adizlagun gisa)

Zenbatgarren jarriko genuke Obabako neska politenen zerrendan?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.

Zenbatgarren sailkatu naiz?  Berria - Kirola   2006-05-07

Normalean, zure kontutxoez mintzatzen zara: zenbatgarren geratu zaren, irakasle bakoitzari aurkitzen dizkiozun alde onak eta txarrak, [...].  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 101. orr.

Horrek begi bistan lehorretik antzematen zaila dena argituko du: traineru bakoitza zenbatgarren doan.  Berria - Kirola   2004-06-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus