Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zenbait (orobat zenbeit g.er., zeinbait g.er., zeinbat g.er., zoinbait g.er., zoinbat g.er., zoinbeit g.er., zoinbet g.er., zonbait g.er., zomait g.er., zonbeit g.er. eta zunbait g.er.) zenbtz 1 batzuk. (dagokion izenaren ezkerrean)

Ezin haiei oroitarazi zenbait urte lehenagoko hitza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.

Zenbait astinduren ondotik mugitu ezinik gelditu da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 70. orr.

Zenbait asteren buruko, 1940ko udaminean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 132. orr.

Zenbait urrats egin ondoan, ezti-eztia mintzatu zitzaidan: [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 40. orr.

Indiako zenbait estaturen independentzia grina.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 49. orr.

Horretaz gainera, zenbait emozio-egoeraren arabera ere, berez aldatzen da begi-niniaren tamaina: beldurragatik, haserreagatik, psikotropikoek eragindako egoerengatik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 21. orr.

Errutinazko bihurtu ziren 1990eko hasierako urteetan zenbait organo nagusiren transplanteak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.

Gorako karrika harritsuan, berriz, zenbait etxe eder.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 336. orr.

Salto batez igo zen eta zenbait maleta ertzeraino eramateari ekin zion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 262. orr.

Zenbait urte geroago, bere sorlekua aipatzean hauxe erranen du: [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 13. orr.

Gemini V misioan -zortzi eguneko espazioaldian- % 20 baino handiagoko galerak izan ziren zenbait hezurretan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 35. orr.

Horma-erloju elektronikoa, bideoa, zenbait euro...  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 122. orr.

2 (dagokion izenaren ezkerrean, aditzaren komunztadura pluralean) ik hainbat.

Handik gutxira, zenbait gizon agertu ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

Zenbait esaldi, gogoeta bat baino gehiago, hitzez hitz kopiatu nituen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 146. orr.

Istorio horiek direla-eta, zenbait kritikarik -zenbait kritikari juduk- sentsualitatearen nabarmentzea aurpegiratu diote Singerri.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 11. orr.

Klarari, epe oso motzean, bere ahizpa Inesek eta etxeko beste zenbait emakumek jarraitu zioten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.

Holandan, maiz, urrutitik ekarritako zenbait salerosgai ez direla erositako lekuetan baino garestiago saltzen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 14. orr.

Bide horrek, goiko partean, harrizko zenbait gurutze dauzka alde banatan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

Zuei entzuten ari nintzela, zenbait gauza etorri zitzaizkidan gogora.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 13. orr.

Horretarako, zenbait argudio proposatzen zituen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 15. orr.

Legamiatik hasi eta gizakiraino, badira zenbait molekula talde beren horretan dirautenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

Modan dauden zenbait ileapaintzailek.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.

Erromatar bakeak eskainitako aukera lehian zeuden zenbait erlijio proletariok hartu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Zenbait partaidek bitartekari lanak egiten zituzten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 170. orr.

Iratiko basotik igaro ziren biak, eta zenbait basurdek eraso egin zieten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 65. orr.

Hala ere zenbait jendek eskuratu ahal ukan dute, zerbait arrazoinengatik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 27. orr.

Zenbait artikulu eta liburu argitaratu ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 11. orr.

Zenbait hitz eta keinu goxo luzatu nizkion.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.

Bertan esaten denez, zenbait irakaslek erakusten dizkieten "irudizko ereduetatik" ihes egin nahi dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.

Awakeningseko nire zenbait gaixok bazituzten autismoaren zenbait ezaugarri.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 243. orr.

Hemendik zenbait ohar eta ondorio atera daitezke.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 54. orr.

Euskarak bere bide luzean aurkitu dituen zenbait oztopo aipatu dira sarrera honetan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 12. orr.

Haur eta Gazte Literaturako zenbait obra, helduentzat idatziak izan diren arren, haurrek berenganatu dituztela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 97. orr.

Zenbait mujik mardulek haga handi bana zuten eskuetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.

Igandeko egunkariaren zenbait orri eroriak ziren mahaitik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 39. orr.

Badira zenbait etxe eta olen izenak, galdurik daudenak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 38. orr.

Dinamika hori gero eta urrunago dago estatuen kontroletik, eta eraso egiten die estatuen subiranotasunaren funtsezko zenbait ezaugarriri.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Zenbait material -harria, esate baterako- gogorrak dira konpresioari aurre egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

3 (dagokion izenaren ezkerrean, aditzaren komunztadura singularrean)

Eta batailoiaz beste muturretik, zenbait erdal hitz ere iristen zitzaidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 16. orr.

Zenbait hitz trukatu genuen asteburuaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.

Zenbait gizon bildu zitzaion Tziklagen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,1

Baneraman zenbait aste lan hori egiten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 70. orr.

Roboamek, Jerusalemen kokatu zenean, Judako zenbait hiri gotortu egin zuen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 11,5

Zenbait goiargik Putzu-ren soiltasun formala mespretxuzko imintzio aristokratiko batez arbuiatzen du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 146. orr.

Zenbait doktorek dio, jarraituko duzue, jainkoaren ideia berezkoa dela, eta ideia hori amaren sabelean geundenetik dugula. Salbamen-historiako beste zenbait misteriok ere badu garrantzia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 222. orr.

Emaztegaiaren familian zenbait frankista bazen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 29. orr.

4 (dagokion izenaren eskuinean)

Larreak 50 arkabuzari zekartzan berarekin Garazitik, baita peoi zenbait ere laguntzaile.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.

Jakitate porroska zenbait bildu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 61. orr.

Zerua oskarbi da, nahiz eta sartaldean zenbait laino urrun ageri.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 155. orr.

Tarteka, oihu, juramentu eta garrasi zenbait botatuz...!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 48. orr.

Eskaparatean, Cheren biografia sendoa, euskerazko nobela batzuk, disko kañero zenbait eta kamisetak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.

Afrikako herrialde zenbait, oso gutxi.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.

Euskal Herri barne horretako xoko pollit zenbaitetan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 169. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

5 (dagokion izenaren eskuinean, aditzaren komunztadura pluralean)

Hortik ere sortu ziren izarño zenbait, han hemenka.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Ukabilka zenbait ere eman zizkioten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.

Ohe bazterrean jarririk, atzoko etapaz hitz labur eta perpaus motz zenbait botatzen dizkiot bideko kaierari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 34. orr.

Iragarpen zenbait egin zituelako edo.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 32. orr.

Zientziak bai, zientziak behar du joan aitzina, eta zientzia horrek aterabide zenbait aterako ditu, emanen ditu, eskainiko dizkio gaurko problema zenbaiti.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 89. orr.

Euskal Herrian euskaraz agertu diren obra zenbait ari ditut biltzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 14. orr.

Bere gizon zenbait igorri zituen inguruko herrietara galdezka.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.

Egia esan, egin dira, dagoeneko, gauzak konpontze eta zuzentze aldera urrats zenbait.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 20. orr.

Jendea zerbitzatzerakoan ipurdia eskuka ziezaioten aurpegi onez jasaten zuen neskari txantxa larri zenbait zuzenduz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 11. orr.

Kontu hauetaz kexu agertu izan dira idazle eta euskaltzale zenbait.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 81. orr.

Departamendua eta beste promesa eder zenbait egin zizkigun lehenago François Mitterrand presidente-gai sozialista zenak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.

Larramendik, esate baterako, alderdi on zenbait ikusten zizkion arren, zakarra eta gogorra irizten zion.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 45. orr.

Hor arteak bereganatu egiten ditu bai autismoaren alde sendoetako batzuk eta bai ahul zenbait ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 237. orr.

Gizonaren zuhurtziak errazki asma dezake Frantziako luthertiar zenbait bakarrek behartu baldin badute Frantziako errege guztiz indartsua, [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 115. orr.

Abian ziren jada gerora nazioarteko harremanetan eragin sakona izango zuten desberdintasun zenbait.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 30. orr.

Herritar zenbaitek lan horiek beren gain hartu zituzten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 62. orr.

Enpedoklesen alboetan, esklabo zenbaitek zuzi handi batzuk zeuzkaten jasorik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.

Metrailadore zenbaitek larderia finkatzen dute.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.

Eskultore eta margolari zenbaitek Gaur taldea sortu zuten.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 150. orr.

Urakana oraindik aski indarrean dago Mendebaldeko Indietan, eta ontzi-kapitain zaharkitu zenbaitek hobesten dute.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 257. orr.

6 (dagokion izenaren eskuinean, aditzaren komunztadura singularrean)

Doala hemen etsenplu edo adibide zenbait.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 20. orr.

Zentinelek ez gaituzte mintzatzera uzten, baina jateko eta botilla zenbait pasatzera uzten dute.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 33. orr.

Politika gai zenbait ere hunkitu ahal izan nuela, aita Woronieckiren artikuluak irekia zidan alorrean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 90. orr.

Kapitainak harki zenbait igorri du.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 93. orr.

Etxe bakoitzaren aitzinean dantza zenbait eskaintzen dute.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 32. orr.

Beste bat salatua izan zen bere lagun zenbaiten kuraiatzen arizan zelakotz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 94. orr.

Lehenbizi, proba zenbaiten bidez, hobeto zehaztu beharra zegoen zeintzuk ziren hondatutako aldeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

-Deus ez -erantzun zion Françoisek, hortz zenbaiten eskasa agertzen zuen irria eginez-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.

7 (izenordain gisa)

Ehunka antzezleek lagun egin zioten protagonistari; zenbaiten papera konplexua izan zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.

Zenbaiten arabera Aliatuak 100, 50, 30 kilometrotan dira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.

Zenbaiten ustez Ongizate Estatua Sobiet Batasunaren ahalmena eta horri lotzen zitzaion mehatxu komunista hurbil sentitzen zirelako garatu zen horrenbeste.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 144. orr.

Beste zenbaiten artean, berebiziko garrantzia hartu du azken urteotan ordenagailuen ahots ekoizpenaren eta, batik bat, oharmenaren iker-eremuak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 83. orr.

8 (izenordain gisa, aditzaren komunztadura pluralean)

Kantuz ari ziren zenbait, bertze batzu mar-mar-mar otoitzean, arrosorio bat eskuan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.

Ile luzea uzten genuen guk, bizarra ere zenbaitek, eta gona laburrak neskek.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 22. orr.

Abestietako zenbait sekula grabatu dituzun baikorren eta goxoenak dira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 103. orr.

Paretetan iltze herdoildu batzuk josirik zeuden: alferrikakoak, antza, zenbait, eta beste zenbait, berriz, orri horixkatu batzuei eutsiz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.

Orain zenbait aurkituko dituala uste diat.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 345. orr.

Aipa ditzagun horietako zenbait.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 22. orr.

Jarlekuak gainditurik beraz, eta zenbait etxerat joanik, damurik, gostu haundiz egon da jende hori guzia, azkenean halako gose zerbaitekin gelditu badira ere zenbait.  Herria   2002-09-12

Zenbaitek, Alexandrok Arabia konkistatu nahi zuelako aitzakiaz, esan dute inperio hura setiatzeko asmoa zuela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 39. orr.

Zenbaitek ekonomia arlo finantzarioarekin lotzen dute bereziki.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.

Zenbaitek paper mutur batzuk, bi hitzekin, uzten dituzte zuren artean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 33. orr.

Poeta-aurpegia jartzen ari da, zenbaitek musean poker aurpegia jartzen duen bezala.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 29. orr.

Euskalkiak "naturalak" direla diote zenbaitek.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 57. orr.

Zenbaitek diotenaz, etxe horretan egiten ziren pertolak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 29. orr.

Duda ezagutu ote dute zenbaitek?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 88. orr.

9 (izenordain gisa, aditzaren komunztadura singularrean)

Baina, gaur egun, horretaraino iritsi da gure arteko zenbait; eskualde, eta are herri barruko harremanetan ere, Euskara Batua baliatzen dute gure arteko batzuek.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 29. orr.

"Dena zilegi dut", dio zenbaitek; baina ez da dena komenigarri.  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,12

Hala ere, zenbaitek ez zion Moisesi jaramonik egin eta hurrengo egunerako gorde zuen.  Elizen arteko biblia   Ir 16,20

10 zenbaitetan

Zenbaitetan pentsatu izan dut aurrea hartu zigutela faxistek, gerran gertatu ohi dira halakoak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 62. orr.

Zenbaitetan errainuak sumatzen ditut gortinen bestaldean; bestetan [...] hezur-haragizko jendea jartzen zait begien parean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 204. orr.

Oinez zenbaitetan, zaldiz gehienetan, ni aitatxiren bizkarrari itsatsirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 99. orr.

Zabu eta astindu haiek iarda gutxi batzuk mugiarazten gintuzten zenbaitetan, eta besteetan berriz zurrunbiloaren jira osoa eginarazten ziguten ia-ia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.

Egia esatekotan, zenbaitetan ez nau harritzen halako joerak izatea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 51. orr.

Ogirik ere ez zenbaitetan, eta sekula ez atsedenik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 78. orr.

Sentitzen nuen mundu berriaren hotsa kanpoan, literalki gainera zenbaitetan, Villa Lecuona gure etxearen aurrean kirol zelai bat eraikitzen ari zirelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.

Aldaera horiek guztiek garrantzi handiko informazioa ematen dute sakontasunaz; zenbaitetan engainagarria, ordea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Ez beti, baina bai zenbaitetan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 42. orr.

Betiko ihesa pairatzekoa zutela pentsatzen zuten zenbaitetan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 42. orr.

Gidatu egin zuen, zuzendu, akuilatu, baita zentsuratu ere zenbaitetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.

11 zenbait eta zenbait ipar asko.

Zenbait eta zenbait gauzatan sartu duzu eskua eta zangoa ere.  Berria - Kultura   2004-04-13

Zenbait eta zenbait aldiz iganak jadanik, bai eta jaitsiak, eskaler xut eta hertsi haiek!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 154. orr.

Bazuen zenbait eta zenbait jende Espainiara iraganarazirik, judioak, komunista iheslariak, erresistenteak eta ingeles aireko gidatzaileak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 103. orr.

79 urtetan itzali da, zenbait eta zenbait zerbitzu eginik bere denboran batzu eta besteeri, jitez gisa hartakoa baitzen.  Herria   2001-02-22

Gizon horrek badu zenbait eta zenbait urbide edo kanale muntaturik mendi zoko horietan gaindi.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 63. orr.

Presoek ere badituztela gisa guziz beren eskubideak eta jende gisa behar direla ekarriak izan, jadanik ere zenbait eta zenbait aldarrikatu den bezala.  Herria   2001-05-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

berri zenbait (19); bertze zenbait (42); beste zenbait gai (9); beste zenbait gauza (18); beste zenbait herritan (10); beste zenbait lekutan (15); beste zenbait tokitan (11); duela zenbait aste (29); duela zenbait denbora (12); duela zenbait egun (55); duela zenbait hilabete (39); duela zenbait urte (105)

egun zenbait (9); kantu zenbait (9); urte zenbait (10)

zenbait abesti (8); zenbait adibide (16); zenbait adierazpen (8); zenbait aditu (11); zenbait adituk (41); zenbait adituren (34); zenbait adituren arabera (15); zenbait adituren ustez (12); zenbait agintari (10); zenbait aholku (9); zenbait aldaketa (51); zenbait aldaketa egin (17); zenbait alderdi (44); zenbait alderdik (19); zenbait aldetan (8); zenbait alditan (16); zenbait aldiz (138); zenbait ale (12); zenbait alorretan (19); zenbait anaia (10); zenbait arau (8); zenbait arazo (39); zenbait argazki (9); zenbait argibide (9); zenbait arlotan (32); zenbait arrazoi (13); zenbait artikulu (8); zenbait artistak (10); zenbait aste (72); zenbait asteren (16); zenbait asteren buruan (12); zenbait astez (24); zenbait atal (17); zenbait aukera (11); zenbait autorek (13); zenbait autoreren (9); zenbait auzotan (10); zenbait azpiegitura (9)

zenbait baldintza (20); zenbait berri (9); zenbait bide (9); zenbait bider (8); zenbait botika (11); zenbait buruzagi (14); zenbait buruzagik (8)

zenbait datu (26); zenbait denbora (44); zenbait denboraren (9); zenbait denboraz (19)

zenbait egun (185); zenbait egun barne (9); zenbait egun berantago (9); zenbait egun lehenago (23); zenbait egunen (38); zenbait egunen buruan (34); zenbait egunetan (30); zenbait egunez (54); zenbait egunkarik (10); zenbait ehun (8); zenbait ekimen (17); zenbait ekintza (11); zenbait ekitaldi (11); zenbait elementu (18); zenbait emakume (9); zenbait emakumek (16); zenbait enpresa (11); zenbait erabaki (15); zenbait erabakiren (10); zenbait eragile (16); zenbait eragilek (15); zenbait erakunde (11); zenbait erakundek (12); zenbait ere (76); zenbait esaldi (12); zenbait eskualdetan (22); zenbait eskubide (11); zenbait estatutan (13); zenbait eta zenbait (10); zenbait etxe (13); zenbait etxetan (11); zenbait euskal (19); zenbait ezaugarri (33)

zenbait fenomeno (8)

zenbait gai (36); zenbait gairen (9); zenbait gaitan (12); zenbait gaixotasun (11); zenbait galde (9); zenbait galdera (19); zenbait gauza (161); zenbait gauza ez (8); zenbait gauzatan (18); zenbait gazte (11); zenbait gaztek (8); zenbait gertaera (10); zenbait gizarte (17); zenbait gizon (27); zenbait gogoeta (22)

zenbait hedabidek (18); zenbait helburu (10); zenbait herri (21); zenbait herrialde (26); zenbait herrialdek (27); zenbait herrialdetako (10); zenbait herrialdetan (55); zenbait herritako (9); zenbait herritan (70); zenbait herritarrek (15); zenbait hilabete (106); zenbait hilabete lehenago (8); zenbait hilabeteren (16); zenbait hilabeteren buruan (12); zenbait hilabetez (26); zenbait hiri (15); zenbait hiritan (13); zenbait hitz (31); zenbait idazle (10); zenbait idazlek (12); zenbait ideia (16); zenbait ikasle (8); zenbait ikerketa (12); zenbait ilabete (8); zenbait informazio (9); zenbait irizpide (12); zenbait irudi (11); zenbait iturrik (17); zenbait iturriren (59); zenbait iturriren arabera (58); zenbait izen (10)

zenbait jarrera (11); zenbait jende (25); zenbait jendek (13); zenbait jokalari (24); zenbait jokalarik (18); zenbait jokalariri (8)

zenbait kale (9); zenbait kantu (25); zenbait kantutan (13); zenbait kasu (13); zenbait kasutan (122); zenbait kazetarik (8); zenbait kide (16); zenbait kidek (39); zenbait kideren (11); zenbait kokagune (8); zenbait komunikabidek (22); zenbait komunikabideren (9); zenbait kontu (20); zenbait kontzeptu (14); zenbait kritika (9)

zenbait lagun (22); zenbait lagunek (17); zenbait lagunen (12); zenbait lan (36); zenbait lege (16); zenbait leku (11); zenbait lekukok (11); zenbait lekutan (82); zenbait lerro (8); zenbait liburu (19); zenbait lurraldetan (9)

zenbait mende (13); zenbait metro (8); zenbait mila (12); zenbait minutu (29); zenbait minuturen (9); zenbait minuturen buruan (8); zenbait minututan (9); zenbait minutuz (34); zenbait mugimendu (9)

zenbait neurri (35); zenbait neurri hartu (9)

abardura (8); zenbait ñ

zenbait objektu (10); zenbait obra (16); zenbait ohar (9); zenbait ondorio (21); zenbait ordezkari (15); zenbait ordezkarik (14); zenbait ordu (34); zenbait ordu lehenago (15); zenbait orduz (13); zenbait oren (21); zenbait orenez (9); zenbait oroitzapen (8)

zenbait pasadizo (9); zenbait pasarte (15); zenbait pasartetan (11); zenbait pertsona (24); zenbait pertsonak (9); zenbait poema (11); zenbait politikarik (8); zenbait preso (16); zenbait proiektu (13); zenbait proposamen (19); zenbait puntu (25); zenbait puntutan (10); zenbait saio (10); zenbait segundotan (8); zenbait segundoz (15); zenbait sektorek (14); zenbait sektoretan (10)

zenbait talde (20); zenbait taldek (26); zenbait tokitan (93)

zenbait unetan (52); zenbait urrats (34); zenbait urrats egin (11); zenbait urratsetan (8); zenbait urte (260); zenbait urte geroago (13); zenbait urte hautan (15); zenbait urte huntan (16); zenbait urte lehenago (20); zenbait urteren (20); zenbait urteren buruan (16); zenbait urtetan (10); zenbait urtez (58)

zenbait xehetasun (19)

zenbait zerbitzu (11); zenbait zientzialarik (8)

beste zenbaitek (55); dio zenbaitek (11); diote zenbaitek (16); zenbaitek diote (15); zenbaitek uste (13)

beste zenbaitekin (9)

beste zenbaiten (24); zenbaiten arabera (19); zenbaiten artean (14); zenbaiten ustez (29)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus