Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zementatu, zementa(tu), zementatzen (orobat zimentatu g.er.) 1 du ad zementoz estali.
Jauregiaren aurreko zelaia, esate baterako, zementatu egin du. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Dukearen legatuak oso garbi esaten du parkea ezin dela zementatu, izan ere, pasealeku modura baino ez erabiltzeko agindu zuen. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
2 (era burutua izenondo gisa)
Haien ingurumenarekiko errespetu falta handia salatzen zuen goraki, aztal puntutxak zoladura zementatuan klaskaraziz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 218. orr.
Bide mota guzietarik aurkitzen da: gudronatua, legarrestatua, lauzatua, zimentatua, lur hutsa, estreka eta xendera. Herria 2003-09-18