Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zelulitis (orobat zeluliti) iz larruazalaren azpiko ehunaren hantura, oinazerik eragiten ez duena.

Alde batera utzita noski gizentzeko ezkondu diren horiek, bizitza zelulitisa pilatzen ematen dutenak eta barizeen kontrako galtzerdiak janzten.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 38. orr.

Ilehoria zen, bular harroa eta aldaka zabalak zeuzkan: gerritik gorakoa silikonaz harrotua eta beherakoa, zelulitisak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 133. orr.

Zelulitisa nuen halaber sabelean, baina zelulitis arraro bat, dilindan eta zurdatsua aldi berean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 46. orr.

Ez zuen ia akatsik sumatu haren gorputzean, izterretan zelulitisen arrastoren bat soilik, kasik sumaezina.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.

Borobilak, sendoak, erditze batengatik ere zelulitis izpirik gabeak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus