Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskozia eta Irlanda aldean, zelten egutegian ere, naturaren birpiztea ospatzen dute suaren festa eginez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.
Pentsa daiteke euskaldunek hiru eguneko zikloak bereizten zituztela beren egutegian, zeltek egiten zuten moduan "hiru" zenbakia magikoa izan delako historian zehar. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 40. orr.
Antzinako zelten erlijioko apaiz eta artzainak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 77. orr.
Greziar italiotak oskoen eta etruskoak zelten kontraeraso barbaroaren mende erori ondoren, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.
Zeltek kristautasuna moldeatu zuten beren gizarte-ondare barbarora egokitzeko; seigarren menderako Irlanda argi eta garbi kristautasunaren grabitate-zentroa zen Mendebaldean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.
Bernard Moffatt Liga Zeltako ordezkariak Irlandako Gobernuari eta herrialde zeltako politikariei eskatu die Soleren alde egiteko, haren osasun egoera larria baita. Berria - Mundua 2004-07-31
Oc eta oil hizkuntzen arteko desberdintasuna, Galiako bi zati horietan izandako bertako elementu zeltaren proportzio desberdinean datza. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 190. orr.
Arraza zeltaren garbitasuna, espiritua, jeinua, karakterea, etab., berba usuenak dira hor. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 172. orr.
Mendebalde Urruneko kristau zeltak (Irlandan eta Ionan) eta eskandinaviar vikingoak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 425. orr.
Caro Barojak "herri arimaren" arloan dioenez, Renan izan da "arima zeltaren" kantari entzutetsuenetako bat XIX. mendean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 172. orr.
· Irlandako monasterio zaharretan, eta orohar zelta kultura osoan, umeen aldeko jarrera zegoen. Pako Aristi «Note book», 2005 - 97. orr.
Lehengo iberiar, zelta eta nik dakita zein mintzairetako hitzak aipatu gabe. Herria 2005-03-24
Zeltak (bretoiera, irlandera, galesera, eskoziera). Herria 2001-10-18
musika zelta (3)
herrialde zelten (3); zelten artean (5); zelten arteko (4); zelten egutegi (5); zelten egutegiko (3); zelten lurralde (3)