Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zelibato (21 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean; orobat zelibatu 20 agerraldi, 2 liburu eta 3 artikulutan) 1 iz ezkondu ez denaren egoera.

Zelibatoa kristautasunaren aholkua izan zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 128. orr.

Alta Vatikanoko II-ko testu batean errepikatua da zelibatuaren legearen erlatibotasuna: zelibatua ez da apezgorako esentziala.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 145. orr.

Mundua arbuiatzera bultzatu zituen eta zelibatoa gordetzera suspertu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.

Zelibatoari bide eman zion espiritualtasunaren arrazoi berberak ezarri zuen laster zelibatoaren beharra.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 114. orr.

Zelibatua sexu gehiegikeriak «saihesteko era bat» da.  Berria - Gaiak   2004-02-21

Gaur egun ez dut zelibatoa jarraitzen; ez une oro behintzat.  Berria - Kultura   2006-04-13

Legeek zelibato monastikorik ezarri ez dutenez, alabek ez dute ezkontza beste egoerarik hartzeko, eta ez daukate hari ezetza ematerik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 100. orr.

Agirian Elizaren sexu doktrina ofizialaz (antisorgailuez, homosexualitateaz eta zelibatuaz) ari direla zehazten dute, «bai eta emakumeen egoeraz eta Elizaren demokratizazioaz ere».  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Zelibatuan biziko zen -hala erabaki zuen- eta zientzia bihurtuko zuen, oso osorik, bere bizitza.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.

Konpara itzazue adin eta edertasun beretsuko bi emakume, bata zelibatoan eta bestea libertinajean bizi dena: ikusiko duzue nola irabazten dion bigarrenak distira eta freskotasunean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eta urte luzeetan zelibato-bizitza egin ondoren, egun berean zoriontsu igaro ziren Jaunagana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 304. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zelibato bizitza egin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus