Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zehaztugabetasun (orobat zehazgabetasun) iz zehaztugabea denaren nolakotasuna.

XX. mendeak muga berriak ipini zizkion formalizatzeko eta aurreikusteko gure gaitasunari: ezegonkortasuna, kaosa, erlatibitatea, quantak, ziurgabetasuna (behatzaileak behatzen duenarekin ezinbestean interferitzeak eragindako zehaztugabetasuna).  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.

Iturriek daukaten gauza txarra, asmoz egiatiak izanik ere, datuen zehaztugabetasuna da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 151. orr.

Zehazgabetasun hori, ordea, fantasia guztietarako orerik egokiena da, irudimenaren legamiarekin harrotu eta gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 95. orr.

Nazioarteko politikan azken boladan nagusitu den zehazgabetasun juridikoak zer-nolako ondorioak ari da eragiten presoen alorrean?  Berria - Mundua   2004-05-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus