Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mundu honetaz landa bide zegoen sabaiko puntu zehaztezin batera begira egon zen, maskara bat jarrita bezala. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 101. orr.
Argi baten distira ikusi zuen irekitako ate batean, hurbiltzen ari zen orko baten irudi zehaztezinarekin batera. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 228. orr.
Batere estutu gabe jarraitu du Joxek, eta, Abelen ondora iritsita buruarekin agur egin eta doinu zehaztezin bat ziztukatzeari ekin dio. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 45. orr.
Mahomaren paradisuan sinestunen zain dauden huri ezin ederrago horietako baten lehen fereka zehaztezina. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 29. orr.
Halako batean, argi zehaztezin batek blaitu zuen autoa. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 29. orr.
Hori guztia egia da antzekoak diren bikote kopuru zehaztezin bati dagokionez. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 157. orr.
Baina jakin ondo dakigu elkarren arteko mugak askotan zehaztugabeak -zehatzezinak, egiatan- direla. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 21. orr.
Ahots karrankari zehatzezin bat entzun da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 106. orr.
Adin zehaztezineko gizon bat barruratu zen, ilehoria eta zikina. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 43. orr.