Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeharkaldi 1 iz zeharkatzea.

Bi zeharkaldi gogoratzen ditu bereziki: Neretva ibaiarena eta Ness aintzirarena.  Berria - Kirola   2006-01-11

Hantxe izanen du bere gorena, Caldes de Boíra jaitsi aitzin, Parke Nazionaleko zeharkaldiak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 67. orr.

Harry Blount beti bezalako ingeles hotza agertzen zen, Ural mendien zeharkaldi osoan hari apenas hitzik egin ez zion berbera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 395. orr.

Beinati Nemours izeneko itsasontzian egin zuen Mediterraneoaren zeharkaldia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 242. orr.

Mauritania eta Kanariar Uharteen artean mila kilometro inguru daude eta ontziek bost egun behar izaten dituzte zeharkaldi hori egiteko.  Berria - Harian   2006-04-04

Amaigabea izan da "ez-inoren lur"etiko zeharkaldia, eternitatea bezain betierekoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 133. orr.

Desertuko zeharkaldia.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 25. orr.

Basurkok eta Treceñok 15-20 egunean egin nahi dute Bilbo-Bartzelona zeharkaldia.  Berria - Kirola   2004-03-03

Guyanako itsasbazterrak zetozkion gogora, zeharkaldiko eguraldi ona.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Bizitza arrakastaz jositako zeharkaldia baino ezin zitekeela izan, gailur batetik besterako bidaia.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 234. orr.

Pertsona-trafikanteek dirutza izugarriak exijitzen dizkiete eta batzuetan desagertu egiten dira zeharkaldia hasi aurretik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

Benetako mistikoak ez zaizkigu itzultzen beren zeharkaldia kontatzera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.

Greban dauden FCC enpresako garbitzaileek zeharkaldia egingo dute Basauriko Arizgoiti plazatik Gasteizko Ajuria Enea jauregiraino.  Berria - Ekonomia   2004-10-02

Oso zeharkaldi ederra, baina benetan gogorra.  Berria - Harian   2005-08-24

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

ESAITek mendi zeharkaldia antolatu du irailaren 11rako.  Berria - Kirola   2004-09-04

Getaria-Donostia itsas zeharkaldia aurkeztu dute.  Berria - Kirola   2004-08-05

Bidaiaren bigarren zatia eski zeharkaldi bat izango da Bide Erreala deituriko inguruetan.  Berria - Kultura   2004-02-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus