Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zedarriztapen iz zedarriztatzea.

Puntuak eta aldiuneak mugak besterik ez dira, h[au] d[a], espazioaren eta denboraren zedarriztapenaren kokaguneak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 101. orr.

Legeak hemen ere gure askatasunaren zedarriztapen soilak dira, hau bere buruarekin osoro adosteko baldintzetara zedarriztapenak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 141. orr.

Hau badiot: "gauza guztiak kanpoko agerpen gisa bata bestearen ondoan daude espazioan", orduan erregela honek orokorki eta zedarriztapenik gabe balio du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 46. orr.

Zientzia ezagutza-ekoizle gisa ezaugarritzen duen irudiak hortxe dirau, baita objektu-subjektu zedarriztapen klasikoak ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

Zientzia-praktikaren arrabol honetan, subjektu-objektu (gizartea-izadia) zedarriztapen absolutua deuseztatu egiten da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 249. orr.

Ezeztapen guztiak [...] errealitate handiago baten eta, azkenik, errealitate gorenaren zedarriztapen soilak dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 212. orr.

Gure arrazoimenaren mugen determinazioa apriorizko oinarrien arabera baino ezin daiteke gertatu; bere zedarriztapena, berriz, [...] a posteriori ere ezagut daiteke jakintza orotan oraindik jakiteko geratzen zaigunaren bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 259. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus