Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zebra 1 iz zaldiaren familiako ugaztuna, Afrikakoa, astoaren antzekoa, gorputzeko ile zuri-horia zeharkako zerrenda beltzaranez edo beltzez marratua duena (Equus cebra).

Egun osoa ehizan eman ondoren zebra bat akabatu eta sorbaldan dakarren ehiztariaren eran.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 91. orr.

Narrasti beltzak, horiak, moreak, zebra edo tigrearen erara marratuak pilatzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Animalia bat ezagutzekotan, mugimenduagatik edo ezaugarri bakar bategatik ezagutzen zuen Virgilek -kangurua jauziengatik, jirafa garaieragatik eta zebra marrengatik-, baina ezin zuen animaliaren inpresio orokorrik jaso.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 140. orr.

Zebra ikaratuak korrika ibiltzen dira puska batean, eta gero gelditu eta belarra jaten hasten dira berriz ere.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 66. orr.

Lehoiari atzaparrak eta hortzak eman zizkion Berberak zebraren gorputza marraztu zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 151. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehoi batek zebra talde bati erasotzen dio eta bat hiltzen du.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 65. orr.

Zebra taldea bat eginda badago, lehoiak begiratu eta ez du, nonbait, zebra bat, animalia jakin bat, ikusten, kolore eta marra hodei bat baizik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 151. orr.

Maillot gorri ikusgarria sotoan utzi zuten, eta zebra itxurako maillot zuri-beltz marradunarekin agertu.  Berria - Kirola   2004-05-16

Berdin hartzen zuten atseden parke baten sarreran edo zebra-pasabide mortuen erdian.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 85. orr.

Maianak soa apaldu zuen eta konturatu zen oinezkoen zebra-pasabidetik hamar bat zentimetrotan zegoela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.

Dyna Panhard batean ibiltzen ginen: zapo mutur-biribil luze bat, hori kanario-kolorea, aulkiak eskai zebra imitaziozkoak eta lapiko zaharraren hotsa.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 17. orr.

3 zebra-arrain karparen familiako arraina, gorputza marratua duena, akuarioetan ikus daitekeena (Danio rerio).

Zebra arraina egun aski eredu erabilia da zientziaren alorreko ikerketa asko egiteko, batez ere genetikaren alorrean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Zebra arrainen ezaugarriak bereziak dira, eta askotan erabiltzen dituzte farmaziako ikerketetan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-10

Zebra arrainaren enbrioia gardena da, eta ikerlariek arrainaren bihotza, hezurrak, neuronak... fluoreszente bilaka ditzakete tinten bitartez. Zebra arrainak ugaltzeko gaitasun handia dauka eta belaunaldi bereko arrain asko jaiotzen dira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-10

4 zebra bide (10 agerraldi, liburu 1 eta 4 artikulutan; orobat zebrabide 30 agerraldi, 10 liburu eta 7 artikulutan) oinezkoentzako igarobidea, kale eta errepideetan zeharkako zerrenda zuri zabalez markatzen dena.

Kontua gelditu gabe jardutea zen, eta kalearen alde batetik bestera pasabide markatuetatik, zebrabideetatik pasatzea, semaforoak errespetatuz.     «Kuskue tanden», 2004 - 174. orr.

Simagoko zebrabidea gurutzatzean gizon bat geratu zitzaion alboan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.

Aita bat eta hiru seme-alabak zutikako seinalea duen zebrabide bat igarotzen ari zirela harrapatu zituen furgonetak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

San Adriango autobus geltokiaren ondoko zebrabidea gurutzatzen ari zela.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 43. orr.

Bere aurretik, oso gertu, senar-emazte batzuk ari dira kalea zeharkatzen, zebrabidetik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 90. orr.

Urtarrilaren 3an zebrabidean gelditu ez zen furgoneta batek ume bi harrapatu eta hil egin zituen Basurtun, hiriburuko sarbidean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Blok txiki bat poltsikoan duela ibiltzen omen da eta tarteka, inork gutxien espero duenean, kale bazter batean edo zebrabidearen erdian geratu eta hasten omen da idazten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zebra arraina (3); zebra arrainak (3); zebra itxurako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus