Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zazpina jokalari izaten dira alde bakoitzean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 151. orr.
Zeruko hegaztietatik ere zazpina bikote, ar-emeak, hauen arrazak munduan iraun dezan. Elizen arteko biblia Has 7,3
Zazpina gol sartu zituzten. Berria - Kirola 2006-01-15
Bi solairutan zazpina leiho neoklasikoz osatua, belarrik gabeko hondar muinoan altxaturik, paraje idorretako lore bakarti agertzen zitzaigun. Txillardegi «Putzu», 1999 - 316. orr.
Beste alde biek ere zazpina zentimetro zeuzkaten. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 101. orr.
Zazpina ipuineko liburu bana besapean zutela agertu ziren. Berria - Kultura 2004-05-29
Zazpina mila euroko bina beka poesian, saiakeran eta haur eta gazte literaturan. Berria - Kultura 2006-04-28
EAJ-EAk 18 ordezkari lortu zituzten, bederatzi Gipuzkoako Aurrerazaleek (PSE), zazpina CCOOk eta Banatuz-ek (LAB) eta bi ELAk. Berria - Ekonomia 2004-04-01
Boteak zazpina eta oren bat eterdi ezbaian partida. Herria 2004-06-17
Markagailuak zazpinako berdinketa erakusten zuen hamabosgarren minutuan, eta, tarte horretan, denboraldi honetan inork gutxik lortu duena lortu zuen Wislak gainera: Portlanden aurretik jartzea. Berria - Kirola 2004-11-07