Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zazpigarren (orobat zazpigerren g.er.) 1 ord zerrenda batean aurretik sei dituena (7.).

Zazpigarren kapituluak, sarrarazten gaitu erdiz erdi [...] boterearen eta botere mota ezberdinen arteko liskarren muinean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 45. orr.

Zazpigarren egunerako bururatua zuen Jainkoak bere lan guztia eta zazpigarren egunean lanetik gelditu zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 17. orr.

Kristau-aroko zazpigarren mendean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

Ehun eta berrogeita hamar egunen buruan -hau da, zazpigarren hilaren hamazazpian.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 28. orr.

Ile ostera hazi berria mozten nuen Zazpigarren Etorbideko Park Slope bizartegian.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Behera zebiltzan hitzek seigarren bat adierazten dute; eta goian Yhwh zegoen hitzek zazpigarren bat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 35. orr.

Zazpigarrena da Jainkoa eta haren sainduak eta haiekin bizi diren deabruak eta gaixo dohakabeak berak betiere laidoztatzen eta madarikatzen dituzten oihu, negar, orro, laido eta elegaiztoen nahasketa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 85. orr.

Gau eta egun jo genuen aurrera, sei egunetan, eta zazpigarrenean Lamo hirixka maldatsura heldu ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 62. orr.

Lehen seiak beste hainbeste maila dira, zazpigarren honetara iristeko, non azkenik atseden hartuko baituzu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 828. orr.

Zazpigarrenik, erraten dut nahiz ez dirudien egun debekatuetan arroltzeak eta esnea hartzea eragozten duen artikulua badoala Trentoko Kontzilioak 25. Jardunaldian Janarien atseginaz erranen aurka.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 188. orr.

2 (adizlagun gisa)

Zazpigarren sailkatzea lortuko bagenu, berriz, ikaragarria litzateke.  Berria - Kirola   2004-09-01

Kontroletik kanpo heltzen zirenak, errepide ertzean txiza baino egiten ez zutenak, ehun eta hogeita bostetik hirurogeita zazpigarren iristen zirenak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 46. orr.

1,93 metro saltatu zuen, seigarren eta zazpigarren sailkatuak bezala, baina iruindarrak jauzi gehiago behar izan zituen horra iristeko.  Berria - Kirola   2006-03-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus