Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zarzuela (orobat zartzuela) 1 iz Espainiako opereta mota; lan horiek osatzen duten generoa.

Sarriegik Pasayan zartzuela estreinatzen du, Bitoriano Iraolaren libretoarekin.  Askoren artean   «Rataplan» - 98. orr.

"Los indianos" zartzuelaren libretoaren egilea; zartzuela hura Luxuk -Noberto Luzuriaga, Donostiako Orfeoiaren lehen zuzendariak- musikatu zuen.  Askoren artean   «Rataplan» - 26. orr.

Bi aste barru Guridiren Baserria zarzuela egingo dut Arriagan.  Berria - Kultura   2004-01-29

Antzerkiaz gain, dantza eta zartzuela dira egitarauko osagaiak.  Berria - Kultura   2004-07-06

Zarzuela barrokoak ez du zerikusirik gaur egun ezagutzen dugun zarzuelarekin, opera italiarraren eragina oso nabarmena delako.  Berria - Kultura   2004-01-03

Ezagun du lirikan (operan eta zarzuelan) aritzen dela.  Berria - Kultura   2004-01-21

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Maria Bayo sopranoak zarzuela kontzertua emango du hilaren 24an Iruñeko Baluarten.  Berria - Kultura   2004-01-03

Pucciniren, Verdiren eta Rosinniren operetakoak eta Sorozabalen eta Bretonen zarzuela pasarteak eskainiko dituzte.  Berria - Kultura   2004-08-04

Osoko profesionala da eta berdin abestuko dizu opera [...] edo zarzuela pieza bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 130. orr.

Onartu beharra dago egokia izan dela itsasoarekin zer ikusia zuten zartzuela zatien aukeraketa eta bere ordena.  Berria - Kultura   2004-01-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus