Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zartailu 1 iz zigortzeko tresna.

Zalditeriako sable bat zeraman gerrian zintzilik, eta gider laburreko zartailu bat eskuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.

Idiaren zainez egindako zartailuz zigorkatu zituen erregeak.  Elizen arteko biblia   2 M 7,1

Zartailua eskuetan, aldatu egiten da mundu ikuskera, zinbulukatu egiten dira helduleku ustez finko eta mugiezinenak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 146. orr.

Oraingoan garrasi egin zuen Joxe Marik, ustekabean zartailu batekin jo izan balute bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.

Erredura antzeko bat sentitzen zuen bidazti basatiaren zartailuak jo zuen lekuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 186. orr.

Piztien garrasi latzek durundi egiten zuten kaioletan, zaindarien zartailu gogorrez edo ziri goriez xaxaturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Poliziek eta soldaduek, zartailua edo makila eskuan, atzean gelditzen zirenak mugiarazten zituzten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.

Zartailuaren hotsa entzun zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 229. orr.

-Segi aurrera, usapal maiteak! -garrasi egin zien iemstxikak, zartailuaren zirtakoak trumoiaren dunbotsekin nahasten zirela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.

Amore eman nahi izan ez nuenez, zartailu ukaldika hasi zitzaidan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 92. orr.

Hartu, bada, zartailua, eta lau kolpetan lau zati egin nion aurpegia polizia itsu putasemeari.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 146. orr.

Estepan barrena zihoazen, soldaduen zartailuen pean, bide zikin batean aurrera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 287. orr.

Zartailua dagoenean, borondatea dago, ene nagi maiteak!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 257. orr.

Zaplazteko bat ematea gaizki ikusia zegoen, baina zartailu batez ipurdia astintzea zigor noblea zen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gurdiak iristen ziren etengabe, gurdizainen oihuak eta zartailu kolpeak ugaltzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

Mikel Strogoffek zaldiak aurrerago joan daitezen ahalegindu da zartailu ukaldi indartsu bat joaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 150. orr.

Dohakabe haiek, zartailu kolpez akuilaturik edo lantzen makilaz bultzaturik, arin bai arin altxatu eta kanpamentuko bueltan paratu ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.

Ez ditugu horregatik larru beltzezko jantziz eta zartailu-astinduz atseginaren bila dabiltzan xomorrotxo txiki doilortzat zertan hartu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 34. orr.

Amore eman nahi izan ez nuenez, zartailu ukaldika hasi zitzaidan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 92. orr.

3 zartailupean

Hori dela-eta, gatibu ehunka batzuk eraman zituzten soldaduek zartailupean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 310. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitak larruzko zartailuz (4); larruzko zartailuz zigorkatzen (4); zartailuz zigorkatzen zintuztela (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus