Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kartelek sorraraz dezaketen lehen eragina, lehen zarrasta jaso behar dugu. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 89. orr.
Bere baitan zarrasta bitxi bat sendi zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 91. orr.
Zinez, bihotzean zarrasta samina izan nuen ankerkeria hori irakurrita. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 66. orr.
Aspaldian gogoan geneukan Gernika bisitatzea, erran arrazoinengatik, eta bereziki euskaldun guzieri bihotzean zarrasta haundi bat egin baitzigun delako bonbardaketa horrek. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 145. orr.
Bere adinekoak ikustean haunditzen, ezkontzen, buraso bilakatzen, aita-ama horieri beti zarrazta bat eginen zaiote. Herria 2004-10-28
-Arratsalde on -agurtu zituen, sortu zuen zarrastaz ohartuz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 149. orr.
Dursleytarren batek komunera bidean haren lumaren zarrasta entzuten bazuen, [...]. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 8. orr.
Baxera lerrokatzen ari nintzelarik, mitralleta zarrasta bat entzun nuen hor berean... Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.
Sukaldeko leihotik behera puxika lasaitzen harrapatu zuten goizaldeko hirurak aldera; ikaragarrizko zarrasta hotsa ateratzen ei zuten lurrera iristea lortzen zuten tantek, gainerakoek beheko pisuan eskegitako arropetan hartzen baitzuten atseden. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 15. orr.
Gitarristen abilezia eta sendotasuna zarrastetan, arpegio, punteo eta pikadoetan. Berria - Kultura 2004-02-08
Badakit belarrietara iristen zaizkidan gitarra-zarrasta jostari hauek ez direla guretik ateratzen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 47. orr.