Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zarrast (orobat zarrazt) 1 adlag urratzearen onomatopeia.
Mespretxuzko oihu ttiki bat egin eta... zarrast! goitik behera urratu zuen gutuna. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 10. orr.
Zarrast! zainetik moztu, eta beste organoetatik bereiz, estainuzko pitxerran sartu du esku beteko bihotza. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 51. orr.
Marren lau aldeak inguratu zituen gero, zarrazt, zarrazt, zarrazt eta zarrazt, lauki bat osatuz. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 94. orr.
2 (izen gisa)
Ezaguna zitzaidan azienda hil berria zatikatzean aizkorak haragian ateratzen duen zarrast hotsa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 202. orr.