Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zarpazahar (orobat zarpazar g.er.) 1 izond zarpa zaharrak daramatzana.
Liberalek hain zuzen "erregeneratu" beharreko jende baldar, elizaren eta tradizioen jopu, ezjakin, trauskil, apatikoa kausitzen dute herria: ezin da herri zarpazahar horren izpiritua izan, aldarrikatzen duten Volksgeist espainol dirdaitsua. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 62. orr.
Kentzak Laxaro zarpazar hori. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 23. orr.
2 (adizlagun gisa)
Ez ilerik ebaki, ez azazkalik, ez soinekorik aldatu, zarpazahar ibili. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 200. orr.