Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zarakar 1 iz larruazaleko gainalde gogortua. ik zakar1.

Urratuta zeuzkan, odoletan, zarakarrekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.

Halakoxe zarakar bat da hazka eginda ere zaldarretik odolari ateratzen uzten ez diona.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 62. orr.

Zikinkeriak, izerditan trinkotua, zarakar beltz bat sortua zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.

Batetik zauriek: hor daude, ezin uka, inguruak oraindik handituta eta haragi bizitan, baina kanpoan mintz fina osatu da, han-hemenka zarakar marroixka.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 229. orr.

Odol lehortuzko zarakar txiki haiek.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 58. orr.

Ezker belaunean zarakar txiki ia guztiz lehortu bat zeukan, baina horrez gain ez zeukan urratu bat ere gorputz osoan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 163. orr.

Kaparen azpitik esku grisaxka bat ageri zen, distiratsu, likatsu eta zarakarrez betea, zerbait hila eta uretan usteldua balitz bezala...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 71. orr.

2 irud/hed

1821eko Mexikar Iraultzaren ondoren 1910eko Iraultza etorri zen, eta honetan, hobiratua baina hibernatzen ari zen bertako gizartea bat-batean esnatu zen, burua altxatu eta gaztelaniar eskuek hilobian utzitako kulturaren zarakarra apurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 33. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Behin koipe-zarakar zail hori kendurik, azazkalak ez zitzaizkian gehiago apurtzen; luzeak eta arrosak hituen, funtzionarioenak bezalaxe.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus