Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zar-zar 1 etengabe ari den zerbaiten onomatopeia.
Gezurra zirudien kanpoko isiltasunak, bi egunez jarraian euria zar-zar etengabe entzun ondoren. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 150. orr.
Zar-zar, pausoa lar luzatu gabe, bideko hautsa batzen doa taldea. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 13. orr.
2 zar-zar-zar
Propio bila joanda sekula aurkituko ez lituzkeen batek, xixa pare bat aurkitu du, zar-zar-zar ari zela. Berria - Kirola 2006-04-06
Baina sua zarr-zarr-zarr lanean ari zuan, eta etxea behera zetorrela oihuak entzunik salto egin huen, eta belauna zisko egin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 49. orr.