Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapelatz (orobat zapelaitz g.er.) iz miruaren antzeko hegazti harraparia, isats-laburra, gainalde arre iluna eta azpialde arre argiagoa duena (Buteo sp).

Belar eta urrebotoi artean etzaten ginen ibaialdean, eta gorantz begiratzen genuen, zeruan bizi-bizi lerratzen ziren hodeiei adi-adi, edota haizearen erauntsipean zapelatz marmarti baten atzetik zebiltzan beleei so.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 53. orr.

Zapelatz bat jan bila ari da elurraren arrasean.     «Bizia lo», 2003 - 132. orr.

Zapelatza bezain arina dela gure anderea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 127. orr.

Badirudi benetan, bai era askotako txori-motaren pozkarioa, bai zapelatzaren kantua, Jainkoarengandiko zantzuak zirela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 793. orr.

Txabolako teilatuan zapelatza ari da karraka, ingurune elurtuak arakatzen.     «Bizia lo», 2003 - 143. orr.

Gauero, santuak Jauna gorestera jaikitzeko ohitura zuen orduan, zapelatzak bere kantuz eta hotsez abisatzen zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 385. orr.

Aireplano bi itzulinguruka dabiltza urrunean, zapelatzak antzo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 124. orr.

Gaztelu horretan zapelatz bat izigarri eder eta atsegina bere egon lekuan pausatua eta hura zaintzen duen lamia xarmagarria ikus daitezke.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 63. orr.

Del Valle SS taldeen artean zebilen, zapelatz begiez biktima egokiaren bila.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 223. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus