Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapatista (orobat zapatixta g.er. eta zapatizta g.er.) 1 izond zapatismoarena, zapatismoari dagokiona.

Lizunduta zegoen diskurtsoa berritu du buruzagi zapatistak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.

Contreras matxinatu zapatista.  Berria - Kultura   2004-12-04

EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatista Chiapasko hainbat hiritan sartu zen.  Berria - Mundua   2004-08-12

Juan Gelman poeta argentinarrak Marcos komandanteorde zapatistari egindako elkarrizketa.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 91. orr.

Urte bat bete da komunitate indigena zapatistek beren buruak gobernatzeko erakundeen moldaketa iragarri zutenetik.  Berria - Mundua   2004-08-12

Egile eskubideekin jasotako dirua lurralde zapatistara bideratuko dute.  Berria - Kultura   2004-12-04

Mugimendu zapatistaren aldeko kanpaina baten barruan.  Berria - Kultura   2004-05-22

Bada Chiapasen talde paramilitar bat, Armada Zapatistaren kontra egitea duena xede.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 8. orr.

-Motibo zapatistak pintatzen hasi nintzen, lan errazak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 271. orr.

• 2 iz zapatista den pertsona.

EZLNk «alerta gorria» ezarri eta Chiapasen bildu ditu zapatistak.  Berria - Harian   2005-06-22

Zapatistak dira Chiapas deitu probintzian gobernuaren kontra altxatuak.  Herria   2001-03-08

Zapatistek kontrolatzen dituzten eremuetan bizi diren indigenen bizi-baldintzek hobera egin dute.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.

Chiapasko estatuan zapatistek eremu indigena autonomoak sortu dituzte euren lege propiopean, Mexiko DFko agintetik at, kontroletik at.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 132. orr.

Afaloste batean Nereak zapatisten komunitate batera berarekin joateko proposamena egin zion.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 103. orr.

Zapatistek mundu zabalean izan duten arrakastaren giltzetako bat hizkera bera izan da.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 10. orr.

Haatik, zapatistek, dagoeneko, jomuga oso garrantzitsuak lortu dituzte: Mexikoko indigenen zapalkuntza mundu guztiaren aurrean nabarmen gelditzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 109. orr.

Zapatisten mobida hasi zenean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 271. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armada zapatistak (7); buruzagi zapatistak (4); marcos komandanteorde zapatistak (3)

armada zapatistako (3)

armada zapatistaren (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus