Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapatila (102 agerraldi, 44 liburu eta 12 artikulutan; orobat zapatilla 52 agerraldi, 20 liburu eta artikulu 1ean) 1 iz etxean ibiltzeko edo kirol egiteko oinetako bigunak. ik txapin.

Beldurrak airean, dardarka, txabusina eta zapatilak jantzi zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 132. orr.

Elliek zapatilak kendu eta ohera itzuli zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 465. orr.

Horregatik utzi zenuen soinekoa, horregatik ekarri zenituen zapatilak sandalien ordez.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 73. orr.

Gas pedalari atxikita daukat zapatila, Mack trailer bat aurreratu berri dut.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 108. orr.

Zapatilen zolaren ustezko eraldaketagatik.  Berria - Kirola   2004-02-10

Abadiñoko Edu Mendizabalek ez du ukatu zapatiletako takoak «lijatu» zituztela.  Berria - Kirola   2004-02-10

Tiralariek beti jardun dute nondik edo handik zapatilen atxikigarritasuna hobetzen.  Berria - Kirola   2004-02-10

Txabusina jantzita, zapatilak oinetan.     «Kuskue tanden», 2004 - 137. orr.

Halaxe geratu ginen denok urte amaiera hartan: buzoarekin zapatiletan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 127. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Oinetan, kirol egiteko zapatila zuriak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 259. orr.

Ondoan eserita, esate baterako, atso ileurdin bat genuen, etxeko bata zarpail eta zapatila beroekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.

Marka ezaguneko zapatila garestiak oinetan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 19. orr.

Ia ilunpetan abiatzen da sukaldera, zapatila zaharrak arrastaka.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 26. orr.

Gaztaina-koloreko zapatila zarpailak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.

Buzo urdin bat eta udako zapatilak eman zizkiguten, ez barruko arroparik ez galtzerdirik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 127. orr.

Etxeko zapatiletan irten nintzen atetik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 188. orr.

Etxeko zapatiletan egotea funtsean egoera mentala da.  Berria - Kultura   2004-04-15

Larruzko zapatilak -arabiar babutxen antzekoak- aldean, Ernest Hemingway Carlton hotelera iritsi zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 295. orr.

Jaka sarrerako kakoan eskegi eta koadrozko zapatilak jantzi ondoren, eroso eseri naiz egongelan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 49. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Zure gorputzak beharko lituzke zapatila ukaldi horiek, gantza urtu dakizun.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Emakumeak dantza-zapatilak erantzi zituen eta kontu handiz sukaldea zeharkatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.

Bakeroak, kirol zapatilak eta txandal antzeko txamarra.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 46. orr.

Sinpatikoak dira untxi-zapatilak, kolore bizikoak, baina gutxitan izaten dute halako sorta bat fabrikan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxeko zapatilak (4); kirol zapatilak (5); zapatilak erantzi (3); zapatilak jantzi (4)

etxeko zapatiletan (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus