Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapatagintza (orobat zapataintza, zapataingo, zapetaintza g.er. eta zapetzaintza g.er.) iz zapatak egitea; zapataginaren lanbidea.

Bestelako ogibide batzuk ere badute tokia solairu horretan: artilearen prestakuntza, joskintza, errementaritza, zapatagintza, espartingintza eta abarkagintza, esaterako.  Berria - Kultura   2004-03-26

Hazparnen baziren 1400 langile oraino zapatagintzan ari zirenak orain dela 50 urte...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 80. orr.

Ordu hetan familia horrek egiten zituen eliza artatze, zeinu joite, ilharri apaintze, zapataingoko ofizioa atxikiz.  Herria   2003-11-06

Les Tissages du Saison enpresaren lehendabiziko jarduera izan zen zapatagintzarentzako oihalkiak fabrikatzea.  Berria - Harian   2005-03-25

Ez zuen sekula Etxarrin horrelako mugimendurik ikusi, ordura arte langileak plantan eta sanoki lanean ari izanak ziren, beharrean gune industrialeko zapatagintzetan hilortzen ziren grebez burlatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 205. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus