Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Nik irakatsiko dinat zapatak lotzen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 100. orr.
Zapatak askatuta eramaten dituzte. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 81. orr.
Leize baten tamainako tximiniaren ondoko aulkian eserarazi ninduen izebak segituan, eta zapatak erantzi zizkidan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.
Gero zapatak eta galtzerdiak erantzi eta galtza barrenak bildu zituzten. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 33. orr.
"Baina kendu zapatak, aurrena", esan zidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.
Ormazabal, ken itzak zapatak, piratak oinutsik ibiltzen gaituk! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 11. orr.
Jaiki eta zapatak jantzi nituen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 92. orr.
Zapatak jantzita zituzten eta itsasoaren erdian galdutako baltsa batean ziruditen biek. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 83. orr.
Zapatak higatzen nituelako halako lasterraldiak egiteagatik. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 31. orr.
Berrogeita hamar zentabo eta nickel bat zapatak garbitzeagatik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 37. orr.
Gonbidatuak zapatak busti barik hel daitezen dantzara. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 281. orr.
Nire zapaten gomazko zolek zarata gehiegi egin dute ibilbide amaiezinean zehar. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 105. orr.
Harriek mina ematen zioten oinetan, zapaten zola higatuetan iltzatzen baitzitzaizkion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.
Boladan dago orain beltzen artean zapatak lokarririk gabe erabiltzea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 113. orr.
Oinak arrastaka, aterantz jo zuen, zapaten lokarriak dilindan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.
Zapatentzako krema horizontalki hedatuz zapataren gainean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 147. orr.
Ohitura zen zapatak oliotan urtutako kedarrez lustratzea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.
Soineko berriena ahal bezain ederki plantxatzen, zapatei lustrea behin eta berriro ematen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 77. orr.
Zapatei lustrea atera zienean, zutitu eta txalekoari behera tira egin zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 265. orr.
Dan Lewis-en dendan lan egiten zuen, zapatak saltzen-. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 179. orr.
Zapatak larruzkoak eta puntadunak ziren, eta distiratsu zeuden. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 65. orr.
Urratuak genituen jakak, bustiak galtzerdiak eta likatsuak zapatak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 36. orr.
Ez daki ondo non irakurri zuen, duintasuna mantentzen zutela adierazteko heriotzara kondenatutakoek zuten azken aukera zapata distiranteekin hiltzea zela. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 148. orr.
Apain eta dotore jantzi gintuan, gorbata eta zapata lustratuak. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 59. orr.
Oinetan, zapata zuri takoidunak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.
Galtzerdi zuriak eta oinetan zapata puntadunak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 60. orr.
Zapata plataformadunak erabiltzen ditu eta ilea kardatu egiten du altuagoa emateko. Berria - Mundua 2004-07-09
Oinetan udako zapata zuri-beltzak, behatzentzako zuloekikoak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 195. orr.
Bere zapata lodiei beha geratu zen. Blusa eskote handiduna, gona estu ñimiñoa eta zapata takoidunak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 157. orr.
Bi egun daramatzat ezer jan gabe -murmurikatu zuen bere zapata pitzatuei begira. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 227. orr.
Zapata aho zabalak, galtza lisoak eta belusezkoak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 134. orr.
Kristina zapata hutsean agertu zitzaidan, bere eder gorrian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.
Gabardina zahar koipeztatua eta zapata maiztuak dituela. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 40. orr.
Tatariar zapata mutur-okerrak zeramatzan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.
Txarolezko zapata arrakalatu baten puntaz zeraman konpasa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.
Larru gorrizko zapata berri zorrotzek dir-dir egiten zuten bere oinetan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 488. orr.
Nire anaiaren galtza zaharrak eta nire gomazko zapatak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 225. orr.
Gure neguko zapatez aita arduratzen zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 59. orr.
Pertsonaia biblikoak ziren zapata-garbitzaileak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.
-Ez nuen asko uste gure zapata lustreatzailea ikusi behar genuenik berriz han! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.
Neskazahar, mirabe eta zapata-konpontzaile. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 153. orr.
Berak, Sergiok, zapata saltzaile profesionala izan nahi zuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 128. orr.
Iltzetxoak ezpain artean zituela eta mailu txiki batez zapata-zoruak josten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 50. orr.
Zapata zolak gastatuak baitzeuzkan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 19. orr.
Larru-puskak iltzatu genituen zapatariaren mahaian, hormetan eta atean, zapata-zolak josteko iltze txikiez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 51. orr.
Zapatazolen azpian elur hormatuaren krisk eta krask hotsak aditzen hasiak ziren. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 65. orr.
Zapata-zola erraldoien arrastoak ematen duten zulo bitxiz betea dago harkaitza. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.
Izan ere, Maddik, gonak maite zituen orain, eta zapatatakoinak, eta ezpain-barrak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 91. orr.
Paolak ilea moztu nahi izanen zuen, zapata-takoi altuak eraman. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 80. orr.
Zapata-lokarriak ez dira sartzen! Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 100. orr.
Urdinak zituen zapatak eta urdinak zapata-sokak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 250. orr.
Gainean daramazun arropa aztertzen eman duzu istant bat: botoiak, zapatak, zapata-belarriak... Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 268. orr.
Hark, zuk pagatutako zapata-larrua hautsi zuen bai, baina zuk gorputzeko larrua ebaki diozu. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 26. orr.
Zapata-krema saltzen duen baten gezurrak entzuteko. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 283. orr.
Baionan ari lanean, zapata saltegi batean. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 71. orr.
Zapata-enpresa txiki bat omen daukate Istanbulen erdi bana. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 167. orr.
Egunero joaten zen zapata-lantegi batera, bere zortzi orenen egitera. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 30. orr.
Argazkia zapata kaxa baten hondoan dago, egunkari txatal eta ginkgo hostoen artean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 56. orr.
Zapata-kaxetan neukan dirua ere bazen zerbait. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 213. orr.
Zapata-kutxa itxurako gela hura gaizki aireztatuta zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 158. orr.
Dozenaka zapata pare berri ekarri zituen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 128. orr.
Nire ohe gainean nago eserita orain, aurrean zapata lerrokada bat daukat denak binaka jarrita. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 238. orr.
Etxeetako obra txikiak edota zapata konponketak. Berria - Ekonomia 2006-01-21
Farrukito dantzari bikaina da, eta berak parte hartu zuen dantza guztietan gaztetasunaren indarraren eta arintasunaren gainetik biribiltasuna azaldu zuen: hala nola zapata hotsetan, harroarena eta erratzarena egiten, itxidurak, ondulazioa,okerdurak... Berria - Kultura 2004-02-08
· Bulegora iritsi bezain laster, komunean sartu eta zapata-galtzerdiak erantzi zituen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 56. orr.
Aingeru zapata-garbitzaile bat emango dut, zilarrezko paperaz estaltzen nautenean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 195. orr.
Limonada erosi zizkion mahai bateko neskatxa zuri bati, emakume-zapata takoidunak zeramatzan bati. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 80. orr.
Adi-adi begiratu zion bere buruari, arretaz, interes handiz, preso-zapata handietatik hasi eta sabeleraino, non atorra harrotzen baitzitzaion. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 75. orr.
Traje txukuna, panty zuriak eta takoi-zapata irrigarri batzuk jantziko ditun. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 88. orr.
Roberto Goaza komisarioak onaren eta gaizkiaren gainetik dagoenaren begirada zuzendu zion Cesarri, zure etorkizunaz dena dakitela eta etorkizun hori geratzen zaizkizun urte guztietan zapata-garbitzaile lanetan pasatzean datzala dakikenaren begirada. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 68. orr.
Bat-batean, berriro atera zituzten gurpilok, aurrean pistarik egon ez arren, eta galga-zapatak ere bai: urdailean ukabilkada bezalaxe, igogailuan goitik behera amiltzea bezalaxe sentitu nuen balaztada. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.
Perkusioetan Iñigo Egia izan dute eta Josu Salbide zapata eta dultzainarekin. Berria - Kultura 2004-05-20
Jexux Aranburu teklistarekin eta Arkaitz Miner mandolina, biolin eta zapata jotzailearekin batera, Jonan Ordorika soinu teknikari zutela. Berria - Kultura 2006-04-06
Zapatapean sentitu egin behar dira lurraren zimur guztiak eta orduan erabaki, orduan bakarrik, norantz eman hurrengo urratsa. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 81. orr.
Asfaltoa txarra da gero, ez dago zapatapetik kentzerik. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 172. orr.
Gainera, inguruko guztiak txakurrak baziren eta harrapatu nahiko balute, honezkero haien denen zapatapean zegokeen ahuspez. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 255. orr.
Izen eta guzti, hantxe ziren Francoren zapatapean erresistentziari ekiten ziotenen izenak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 175. orr.
"Shoe Shop" zapata-dendan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 65. orr.
Zapata-denda handiaren erakustegiari beha gelditu zen, bota pare berriaren premia zeukan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 97. orr.
Hermann ez beste guztiok zapata-dendara sartu ginen erakusleihotik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 51. orr.
Garai hartan hasi zen zapata-dendan lanean Sergio. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 128. orr.
Pasatutako loteria-txartelak, zapata-dendetako ordainagiriak, elektrizitate-erreziboak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 79. orr.
larruzko zapata (7); neurriko zapata (4); nire zapata (7); oinetan zapata (3); txarolezko zapata (3)
zapata bat (11); zapata batzuk (3); zapata beltz (4); zapata beltzak (8); zapata beltzak jiraka (3); zapata berriak (7); zapata denda (6); zapata dendan (8); zapata dendara (4); zapata garbi (3); zapata garbitzaile (6); zapata garbitzailea (3); zapata garbitzailearen (3); zapata gorriak (4); zapata kaxa (13); zapata kaxetan (6); zapata kutxa (4); zapata lokarriak (3); zapata marroiak (6); zapata pare (26); zapata pare bat (8); zapata pareak (6); zapata politak (3); zapata takoidunak (13); zapata takoidunak zeramatzan (3); zapata zahar (3); zapata zola (7); zapata zolak (5); zapata zuri (6); zapata zuriak (7); zapata zuriekin (3)
bere zapatak (5); gomazko zapatak (3); kendu zapatak (4); nire zapatak (8); takoidun zapatak (3)
zapatak egiten (4); zapatak eramatera (3); zapatak erantzi (10); zapatak erantzi nituen (3); zapatak erosi (3); zapatak eskuan (3); zapatak eta jaka (3); zapatak garbitu (5); zapatak garbitzeko (3); zapatak garbitzen (11); zapatak jantzi (7); zapatak jantzita (6); zapatak kendu (13); zapatak lokarririk gabe (3)
bere zapatei (5); zapatei lustrea (4)
bere zapaten (4); zapaten gainean (5); zapaten zola (3)