Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaparrada (orobat zafarrada g.er.) 1 iz euri jasa bortitza.

Gaur zaparradak eta ostarteak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 270. orr.

Zaparrada batzuk ere bota zituen, baina ez zuten luze iraun.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 373. orr.

Erauntsiaren zaparradek gainerateko harrabots guziak estaltzen dituzte eta ibiltokiko hesiaren aitzinean tente, kartierreko zaintzale bat, euritako handi batek estalirik [...] eni so.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 64. orr.

Ruche jauna zain gelditu zen, zaparrada noiz atertuko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 55. orr.

Arrats hartan udako egun sargorietako zaparrada izan zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 76. orr.

Zaparrada batzuk izan ditugu bidean, baina arazorik ez.  Berria - Harian   2005-01-26

Mendietako zaparradak blai egiten ditu, non babesturik ez, eta harkaitzaren kontra jartzen dira.  Elizen arteko biblia   Jb 24,8

Alferrik zihoala erantzun zenion, laster zela zaparrada gainean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 22. orr.

Orain ere zaparradak harrapatu behar ote nau?     «Kuskue tanden», 2004 - 74. orr.

Udakoa zirudien zaparrada eta trumoien erasana entzuten zen kanpoan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 17. orr.

Egunak joan eta egunak etorri, zaparradak geroz eta sendoagoak ziren.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 10. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Zoaz jatera eta edatera, zaparrada handi baten hotsa sumatzen da.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,41

Eurijasa eta zaparrada beteagoak, mardulagoak egiten dituela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.

Asteartean eta ostegunean euri zaparrada gogorrak erori dira Arabako Errioxan.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

Zaparrada mardultxo laburra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.

Zeren, egia horixe, zaparrada bikaina ari baita prestatzen ezkerretara eta aurrean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 122. orr.

Hauxe bai derrepenteko zaparrada zaratatsu eta haizetsua, azkar asko hustu da jendez etorbidea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.

Garaiko ekonomilari batek zioen bezala, "Sua! Sua!", oihukatu zuten sekulako zaparrada ari zuen bitartean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Tarteka euri-zaparradak botako zituela, tenperatura asko jaitsi gabe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 376. orr.

Orduko 290 kilometroko haize ufadak eta euri zaparradak eragin zituen Larry-k.  Berria - Mundua   2006-03-21

Geltokiko andenera ur zaparradak erortzen ziren lurrazalera ematen zuten burdinsareetatik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 162. orr.

Ekaitz zaparradaren lehenengo tantak astunak eta bakanduak izaten dira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 124. orr.

Horregatik huts egin dizute hodei-zaparradek, ez da udaberriko euririk izan.  Elizen arteko biblia   Jr 3,3

4 irud/hed

Gau hartan ez nuen eskura etxekoandrearen zaparradatik, haren olio frijituaren usainetik eta ilobaren dohain telegenikoetatik libratuko ninduen deusik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

Barre-algaren zaparrada haren erdian, hara non azaldu zen Perrette.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 169. orr.

Gelako atea bat-batean ireki zen txinparta gorrien zaparrada batekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 278. orr.

Bolada latz hartan hegazkin amerikarrek gure gainera botatako suzko zaparrada haietako baten erdian.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 15. orr.

Hitzak zaparrada dira azken urteotan eta ez da dagoeneko deus ganorazkorik entzuten harrabotsaren erdian.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 120. orr.

Maisuaren heriotzaren berri izan zuenean, urteetako adiskidetasuna etorri zitzaion zaparradan Faustinori.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 66. orr.

5 (irud/hed, hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Petalo-zaparrada bat jira eta bira hegaldatu zen haren esku gainera, eskularruen gainera, mahai gainera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.

Eta bonba zaparradaren ostean, poema bonbardaketa helduko da hamabost egun barru.  Berria - Kultura   2004-07-31

Gure atzean, metrailetak tiro zaparrada gorgarri bat bota zuen egongela barnera.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 122. orr.

Bala zaparradak, kanoikadak, alde guztietatik datozkie.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 34. orr.

Altxa beza jaun horrek bere ezkutua, hor gezi-zaparrada bat dator eta.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 288. orr.

Kontsulak, bere onetik aterata, perdigoi zaparrada bat bota zion pertsona haren alderik nabarmenenera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 267. orr.

Erromatar soldaduen gainean erortzen dira harriak, eta ez dute haiek inoiz ezagutu hura baino jaurtigai-zaparrada hilgarriagorik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 473. orr.

Ostatuko etxekoandrearen ohizkanpoko jokabide haren zergatiak blaitu ninduen, hitz-zaparrada baten forma harturik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

Txalo zaparrada batek egin zion abegi Ruche jaunaren azken esaldiari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.

Berehala, klaska-zaparradak entzun ziren inguru osoan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 80. orr.

Haien lanbidea ez baita, soilik, galdera-zaparradaren erdian nolabait eustea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 13. orr.

Ez dakit nola jasan zuen horrelako gutxieste zaparrada!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 139. orr.

Gizonak irri zaparrada ozena airarazi zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 225. orr.

Handik aurrera, asaltoa amaitu arte, zartako zaparrada jasan behar izan zuen Joseluk.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 159. orr.

Hori bai, gizon hari oinazerik latzenak ematen hasi aurretik Rafael Leonidas Trujillok berak ostikada zaparrada jo ei zion.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 277. orr.

Astakiloa, bestalde, ez zen ezertaz ere ohartu, lanpetuegi baitzebilen bi iheslarien kontrako birao eta irain zaparrada botatzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 204. orr.

Kolpe zaparrada bateko lehenengo kolpea baizik ez da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 129. orr.

Une hartan, urre zaparrada bat erori zen emirraren eta haren aliatuen eskuetatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.

6 zaparradapean

Gure sentsuak kanpoko munduaren irudi oso bat ematen hasiko balira, zaparradapean itoko ginateke bertan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 179. orr.

Iluna da nagusi, arima zolaraino blaitzen dion bakardade zaparradapean, eta oso bakan, oso noizbehinka, argi kolperen batek istant batez eteten du ilunaldia.     «Kuskue tanden», 2004 - 208. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus