Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapalketa (88 agerraldi, 31 liburu eta 34 artikulutan) 1 iz zapaltzea, sakatzea.

Partiturak menderatzeko ahaleginean, elkarrizketa luze eta mamitsu samarrak egiten nituen neure buruarekin, nire hatz-zapalketek tuboetatik airera aterarazten zuten musika izeneko hura zer zen zehaztu nahian.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 78. orr.

2 zapaltzea, menderatzea. ik zapalkuntza.

Gazte jendea arrazakeriaren eta zapalketaren kontra asaldatzen hasi da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 63. orr.

Horregatik guztiagatik mehatxuak eta zapalketak pairatu behar izan zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.

Eragozpenak eta zapalketak eraman ezinezkoak izan direnean, ezin beltzean indarrera jo dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 60. orr.

Banuen beti kontra agertzeko joera bat ere, aurreko urteetako anarkismoaren hondarra agian, inguruko hipokrisia eta zapalketa eta jauntxokeria guztien aurrean zutik jartzera ez baina zutik jartzen zirenak mirestera ninderamana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 91. orr.

Sofrimenduak merezi du, etsaiaren zapalketaren ondorioak ontzen baldin badakizu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 46. orr.

Etxerako bidean, afektibitatea, sexualitatea, emakumearen zapalketa, familia... beste modu batean bizitzeko aukera alienaziorik gabeko bat imajinatzen saiatu ginen etorkizunera begira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 172. orr.

Mugimendu horren zapalketan hainbat lagun atxilotu eta fusilatu zituzten, tartean baita zerikusirik gabeko zibilak ere.  Berria - Kultura   2004-03-17

Ez zapalketa edo jauntxokeriarik ez dagoelako, alderantziz baizik: lan baldintzak gero eta eskasagoak izaki, ia erabatekoa delako alor horretako jauntxoen zapalketa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 143. orr.

"Eskualduna" kasetak zuen preseski orduan xahartto itxura hartua ainitz gisatara: gerlako egun ilunak eta nahasketak zirela medio, aleman lehertzaileen zapalketak lehertuak eta apalduak ginituen.  Herria   2001-10-11

3 (izenondoekin)

Gure gizarte historikoak, ostera, esklabotza edo ekonomia kapitalista bezalako zapalketa gogorretan oinarritzen dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 87. orr.

Afganistan izan daiteke zapalketa samin horren ispilu bortitza.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 176. orr.

Hori kontuan izanda, hobeto uler daiteke duela oso gutxi arte izan dugun zapalketa ankerra eta gaur egun dugun nahasmena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 21. orr.

Duela gutxi asmatu diote izena lanean boterea duenak botererik ez duenari egiten dion zapalketa psikologiko-moral horri.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 142. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Espainiako administrazioak historikoki diseinatu dituen zapalketa neurriek segida izan dute Iparraldeko lurraldeetan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 19. orr.

5 zapalago bihurtzea.

Gutxik dakite, esferoide batek duenaren antzeko zapalketak soilik galarazten duela lur irmoaren goraketek edo agian lurrikarek sortutako mendi txikiagoek ere lurraren ardatza jarraituki eta luze gabe nabarmenki higiaraztea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 300. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal kulturaren zapalketa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus