Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapalda (orobat sapalda g.er.) 1 iz eskailera-maila, harmaila.

Bazirudien bat-batean eta harrigarriki tronu garai baten zapaldara igo zela eta handik arreta hotz eta zorrotzez aztertzen zuela oinetan zeukan gauza txiki, zalapartatsu eta errukigarri bat. Gizonek Firienfeld deitzen zioten: belar eta txilardegiz estalitako sapalda, Ibai Elurtuak indusitako ibilbide sakonak menperatzen zituena, mendi handien magalean kokaturik  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 145. orr.

2 arasa, apala.

Bertan zeuden, su aurrean, zumitzezko jarleku apalak eta keak eta urteek leundu zuten zizailu galanta, ta zapaldetan, suila, morko ta beste urontzi batzuk, lurrezko zali zabalak, erretilu handi sakonak, zurezko koilara belztuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.

3 irud/hed

Leihoko zapalda lurretik bi metro eta erdira egonen zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 290. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus