Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zangotrabatu zangotraba(tu), zangotrabazen 1 du ad zangotraba egin.

Bi taldeak jo eta su ari ziren, harik eta Celtako atzelari batek area barruan Nene zangotrabatu zuen arte.  Berria - Kirola   2006-03-23

Horko mandatariak zangotrabatu egingo nindikek bere ondotik pasatzerakoan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 131. orr.

Zangotrabatuta lurrera erori zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 144. orr.

Baloia hanketan neraman eta lagunak ezin zidan kendu, harik eta zangotrabatu egin ninduen arte.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 56. orr.

2 irud/hed

Ez nabil lehen ministroaren plana zangotrabatu nahian: alternatiba bat aurkeztu nahi dut.  Berria - Mundua   2004-02-17

EAJren kideak prest daude pausoak emateko ezker abertzalearen hautetsien baztertzea konpontze aldera, eta ABBk, aldiz, pauso horiek zangotrabatu ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Presoen «ekarpena zangotrabatu» nahi dutela salatu du Kolektiboak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Pozak gutxi iraun zion, beharrean hilabete gutxi zeramatzala, Madrildik etorritako yuppie trepa batzuek "zangotrabatu" egin baitzuten.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 33. orr.

Ordutik korridorean zorioneko bidai poltsa zangotrabatu arte, lau hilabete.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Udalbiltzak, Euskal Herriko Udal eta Udal Hautetsien Biltzarrak, ibilbide zangotrabatuari aurre eginez, ordea, aurrera egiten du.  Berria - Harian   2006-03-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zangotrabatu nahi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus