Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zangoluze (orobat zangaluze) 1 izond zangoak luzeak dituena.

Saint Michel bulebarrean emakume zangoluze batekin flirt luzea saiatu eta haren telefonoa nire eskuan apuntatu ostean [...] akordatu zen berriro planoaz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 23. orr.

Txanogorrien ondoren, kappas-ak aztertu zituzten, uretan bizi ziren izaki nazkagarri batzuk [...] hegazti zangaluzeak itoz gozatzen zutenak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 117. orr.

2 (izen gisa)

Titiritero itxurarekin agertu zen ezustean, aretora sartzeko prest ginela, eta beren zangoluze, akrobata eta kale-orkestra txikiarekin argi utzi ziguten hastekotan zegoen emanaldia dantza baino gehiago ospakizuna izango zela.  Berria - Kultura   2004-11-17

Uda-Leku elkarteak haurrendako tailerrak eginen ditu, tindua, zangoluzeak, maskak eta bertze.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus