Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsasgainean zanbuluka zebilen ontzi huraxe baitzuen aberri eta errealitatearekiko lotune bakarra. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 46. orr.
Zanbuluka iritsi nintzen etxera. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 82. orr.
Txitxikov, bitartean, ohartzen hasia zen kotxea batera eta bestera zanbuluka zihoala eta oso astindu gogorrak ematen zizkiola. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 68. orr.
Zanbuluka hurreratu zen ea nor zen ikusteko, eta beneziarrak alboratuta Eusebiaren aurpegi musugorri eta biribila ikusi zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 146. orr.
Jira-biraka hasi zitzaion gela, zanbuluka mahaiak, aldaroka funtzionarioak, eta kordea galtzeko zorian egon zen lipar batez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 375. orr.
Panfletoak, airean zanbuluka ibili eta gero, langileen buru gainera erori zirela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 405. orr.
Bigarren egunean, bigantxek Stewart eta Hemingway zanbuluka ibili dituzte harean. Berria - Kultura 2004-09-30
Bata bestearen bizkarrera igotzen, zinbuluka eta zanbuluka nahiz ilunpetan nahiz egunargitan. ik zinbulu-zanbuluka. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 134. orr.
Ondorioz gizarteak ez du egontasunik, orekarik, zanbuluka dabil etengabeko krisietan. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 240. orr.