Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zamar (orobat zamarra g.er.) 1 iz jantzi lodia eta iletsua, jaka modukoa, beste jantzien gainean jartzen dena.

Gizon lodikote bat, makila eskuan, feltrozko kapela buruan, plaka bat zamarraren ezkerreko papar hegalean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

Jaken ordez, zamarrak saltzen ditu; longainen ordez, bizkarrestaliak; txapelen ordez, sonbreiruak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 232. orr.

Karpako giroa ez zen egokiena: hotz pixka bat (zamarra ugari ikusten zen), hezetasuna eta aulki gehiegi Garaje-gelatik irten aurretik, zamarra jantzi zuen Ruche jaunak; erdialdean moztutako zamarra.  Berria - Kultura   2004-10-19

Gizonak leporaino lotu zuen zamarra, eta emakumeak hobeto itxi zuen berokia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.

Zamarra erantzi eta sakelak irauli zituen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 169. orr.

Ezer erantzun ordez, eskolako poltsa lurrean utzi eta zamarra eranzten dut.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 25. orr.

Joxe, larru lodiko zamarra kendu, lurrean zabaldu eta orbelez betetzen hasi da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 16. orr.

Hara metatu ziren turkomanak ere, jantzi nazionala soinean, galtza luze koloretsua, gamelu zurdez ehunduriko jaka eta zamarra, txano gorri konikoak edo kanpai formakoak, [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Zamarrak, oihal indianoz eginak eta kotoi gordinez estaliak, gerrian estutzen zituzten, tatxet gorriz apainduriko gerriko baten bitartez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Bala batek zamarra zulatzen diola sentitu du.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 235. orr.

Zamarraren lepokoa jaso eta hondartza inguruko etxadietarantz hartu nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 7. orr.

Agure txikia guztiz babesten zen zamarraren astrakan faltsuzko lepoarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Aurpegiko tantak zamarraren mahukarekin idortzean ohartu da Joxe labana odoldua oraindik eskuineko eskuan duela.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 123. orr.

Joxe, larru lodiko zamarra kendu, lurrean zabaldu eta orbelez betetzen hasi daZamaketari zikinduak, zamarra koipez lohi zutenak sorbaldan garraiatutako elikagai kargarengatik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 16. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Robineren zapata onei eta zamar lodiari erreparatzen zien tarteka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

Ilehoriak kolore urdin iluneko husar-jaka dotore bat zeraman soinean; ilebeltzak, berriz, zamar arrunt bat, marraduna.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Zamar larrudun bat sorbalda gainean jarri, garaje-gelako atea ireki, [...] eta patioa zeharkatu zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 213. orr.

Estu loturik baitzeraman gaineko zamarra bakeroa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.

Zamar berdexkaren azpiko gerriko gorri luzea estutu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.

Larruzko zamarraren lepoa kokotseraino jaso, Yamaha zaharra martxan jarri, eta bizkor abiatu zen itsasertzerantz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 168. orr.

Jendearen arropetan nabari zen, zirak, sasoi arteko zamarrak, andreen kapelak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 105. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Garbitu egingo du Egipto, artzainak bere zamar-larrua zorriak akabatzeko garbitzen duen bezala.  Elizen arteko biblia   Jr 43,12

· Tom gaur unai zamarra batekin jantzirik agertu da, eta jeans batzuekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 125. orr.

Gabrieli lepo-zamarretik heldu, eta Hoxton-eko zelaietara eraman zuen herrestan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere zamar (4); zamar arrunt (3)

larruzko zamarra (3); zamarra erantzi (4)

eskuak zamarrako sakeletan (3)

zamarraren sakelan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus