Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bai, seme, gu zaldunak gaituk, nobleak, eta ez didak halakorik oroitarazi behar. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 36. orr.
Don Frantzisko apez ezin hobea izan daitekeela herriarendako, baina ez jauregiarendako, zeren [...] zaldunen neurria zaldia da, ez astoa... eta gu zaldunak gara. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 36. orr.
Ordurako bilduta zeuden errege-erreginak, hainbat aitorenseme eta alaba, kapare, zaldun eta elizgizon. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 31. orr.
Ez zegoen Edinburgon eta hurbileko herrietan zaldunik, jauntxorik, kaparerik, langilerik edo nekazaririk, bihotzaren zokoan [...] neskatxa hura gordetzen ez zuenik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.
Aurrean sei zaldun eta atzean beste sei zetozen; erdian dama pinpirin bat, morroi bik eusten zioten dandar luzea jantzita. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 281. orr.
Gai honetaz pentsatu eta pentsatu jardun ondoren, zaldun egitea erabaki zuen, horrela printze maila eskuratu ahal izateko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 465. orr.
Jantzirik ederrenak eginarazi zituen, Gentile izeneko kondeak zaldun izendatuko zuen itxaropenez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 495. orr.
Gazteluan [...] Montefeltroko kondeetako bat zaldun armatzen zutelako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1074. orr.
-Etxerik gabeko zalduna haiz, ordea, eta horrek buhame edo agot odol-zikin baten pare ezartzen hau. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.
Tirante Zuri Zaldunaren Kondaira. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 30. orr.
Egun haietan, hain zuzen, Asisko zaldun bat arma prestaketa handiak egiten ari zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 184. orr.
Goñiko zaldun Teodosio bere gurasoak hiltzera tentatu zuen fraile deabrua ere gaztelu gaitz honetakoa ote zen uste du jendeak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.
Maltako Zalduna da ondikotz! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 55. orr.
Ordenara sartu zen lehen zalduna izan baitzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 697. orr.
Legion d'honneur ordenako zaldun egingo dute. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 8. orr.
Calatañazorko gerlan kapitain bi aldiz zauritua, zaldunen artean zalduna. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 554. orr.
Herritarrek era berean zaldunen soro eta mahasti eta zuhaitzak suntsitu zituzten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 585. orr.
Zaldunen armaz hornitua zegoen jauregia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 495. orr.
Heroiez ari garenez, aipa ditzagun adibide gisa Mahai Biribileko zaldunek edo Graal Santuko zaldunek eremutar jakintsuekin edo bidera ateratzen zitzaizkien dontzeila misteriotsuekin izaten zituzten topaketak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 283. orr.
Zaldunen arteko meniak sakratuak dira. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 127. orr.
Zaldunen lehiara abiatu zen Lancelot Kamelotetik, bere ezkutariarekin. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 21. orr.
Zaldunen eginbehar nagusia Grial Saindua aurkitzea zen. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 11. orr.
Gehiago baitziruditen biek ere zaldunen nobeletako protagonistak, haragi-hezurrezko izakiak baino. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 310. orr.
Zaldun batek bere arma guztiak berarekin dituela joan behar baitu hobira. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 373. orr.
Danceny jaun zaldunari. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 511. orr.
-Okerra ordea, zaldun jauna, honetan dago, hemen dirurik ez dudala. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 26. orr.
Adio, zalduna; jai zinez ederra litzateke niretzat zu berriz ikustea: jinen zarea? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 468. orr.
Itxaron, zaldun, itxaron: nik neuk sartuko diot. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 189. orr.
Zuri eskatzeko ezen izan zakizkion, nire alde, zeure zaldunari desleial. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 72. orr.
Zaldunak badaki mintzaldi teorikoak bukatu arte ez dela bere beharrik izango. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 83. orr.
Zaldun noblearen lotsa estali eta gizon pobrearen beharra arindu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 742. orr.
Zaldun zintzoa zuzentasunaren, behartsuen eta emakumeen babesle zen, eta zaldun maltzurren jokabide gaiztoa zigortzen zuen, aurrez aurreko borrokaren bitartez. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 9. orr.
-Menditarren artean zure ederraren lorea zimeldu behar bada, berdin zimelduko da senartzat zaldun arrunt bat edo errege bera hartuta. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 162. orr.
Egun batean, zaldun pobre batekin egin zuen topo, erdi biluzik zegoena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 281. orr.
Gurutzadetara zihoan zaldun gazte batek ostatu eskatu zuen gazteluan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 118. orr.
Bahitu egin beharko nuen zaldun izukaitzen gisara. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 122. orr.
Zaldun ibiltari batek etxe batean ostatu hartzen bazuen, etxeko alaba ezkongabea izaten zuen zerbitzari. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 27. orr.
Batzuetan, zaldun ibiltari ero bat sentitzen nintzen, eroen lurretan barrena; zer ziren, bestela, drogaren lurrak? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 210. orr.
San Bartolome egunean, Parisen zen zaldun higanot ingeles batek ozta-ozta ihes egin zuen sarraskitik. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 102. orr.
XX. mendeko zalduneria sortuko zuen, XII. mendeko zaldun teutoien ordenaren antzera. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 101. orr.
Béziers, zaldun gurutzatu frantsesek Erdi Aroan hainbeste kataro hil zuten lekua. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 67. orr.
Bidean zaldun ezezagun bat topatzen du, zaldi erdi hil baten gainean. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 13. orr.
Mador kementsu borrokatu zen ia bi orduz, baina zauriz beterik utzi zuen zaldun zuriak. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 61. orr.
Ez bainuen ezpata-jokorik egin behar, ni bezala zaldun armatuak ez direnen aurka. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 51. orr.
Gwainek susmoa hartu zion, zaldun misteriotsua ezagutzen ote zuen. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 26. orr.
-Bideetako zaldun, har ezazu nirean ostatu. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 86. orr.
Erresumako zaldunek traidore batekin ezkondu nahi naitek. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 95. orr.
Guztiz esaneko zaldun haiek ez zuten ezer obedientzia santuaren mandatuen aurretik jartzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.
· Berta Maurac-ekoa Parisera ezkondu zen, Karlos III.aren goi-goi mailako zaldun batekin. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 163. orr.
Neska bat topatzen du negarrez, zaldun lepo egindako baten ondoan. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 16. orr.
-Nire zaldun-hitza ematen dizut. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 173. orr.
Mutilak haren kontra borroka egin, hil, eta zaldun-jantziak eta armak kentzen dizkio. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 16. orr.
Zera alegia gogoratu zitzaion, zaldun-armatzea beregan hartu gabe zegoela eta zaldun-legeen arabera, ezin zezakeela, eskubiderik ez zuela, inolaz ere zaldun-armarik jo. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 19. orr.
Ehizaldietan begirunea zieagu zaldun-lege eta -ohitura zenbaiti, begirunea zieagu, basapiztiei, esate baterako. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 138. orr.
Bere buruari zaldun-agiria ematea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 44. orr.
Erdi Aroko zaldun-guduetan bezala. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 434. orr.
Nerabe zenerako, Frantziskok zaldun-ametsak erraustuak zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 324. orr.
Bere zaldun-ordenaren arau zorrotzak zintzo betez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.
-Zaldun gradua hartu zuen egun beretik maitemindu zuan Lancelot Ginebraz. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 42. orr.
Zaldun-ezkutariei laguntzera etortzeko agindu zien dukeak bere ehiztariei. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 159. orr.
Aurrena, uhartediko lurtxo hareatsu batean, biltzarra egin zuten fortuna-zaldun bihurtzeko. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.
Islamera konbertitu ziren turkiar barbaroak ez ziren arerio antipatikoak garai hartako kristau-zaldunentzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.
Gizon adeitsua, benetako zalduna zen. Berria - Euskal Herria 2004-04-28
Tipo bikaina, gainera: erabateko zalduna, kontserbadore zaharretakoa! Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 192. orr.
Egokia ote da zaldun batek gauean honen berandu, ilunpean, dama baten bisita hartzea? Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 247. orr.
Berlusconik zaldun demokrazia ezarri nahi zuen. Berria - Mundua 2004-01-18
Emanaldia Straussen Larrosaren Zaldunaren Suitea-k itxiko du. Berria - Kultura 2006-04-05
Menderen mendetan zaldiak gidatu du gizonaren arima, eta zalduna hiltzean, zaldia ere hil egiten zen, haren arima gidatzen jarrai zezan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 113. orr.
Martinek pistola kargatu zuen, zaldi bat eta zalduna kotxera hurbiltzen ikusi, su egin zuen eta zaldia astun erori zen lurrera. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.
Zalduna zaldiaren pare: biluzik. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.
Oinezkoa zaldun. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.
Siriako errege Ben-Hadadek ere ihes egin zuen zaldiz, beste zaldun batzuekin batera. Elizen arteko biblia 1 Erg 20,20
Elefante bakoitzarekin aukerako bostehun zaldun zihoazen. Elizen arteko biblia 1 M 6,35
Leizarragak bere izkribuetan Joanes Teolojianoa deitzen zuen horren lau zaldunak munduaren laurdenean bezala sartu ginen Nafarroa Behereko hegoaldeko eta mendebaldeko lurretan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 286. orr.
Ehizaldi antolatuagoak, zakur ikasiak, zaldi gainean doazen zaldun dotoreak... J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 55. orr.
Amberleig House zaldia izan zen garailea Graham Lee zaldunarekin. Berria - Kirola 2004-04-04
aipaturiko zaldun (3); asisko zaldun (4); beste zaldun batzuekin (4); bezalako zaldun (4); dabiltzan zaldun (3); erdi aroko zaldun (5); fortuna zaldun (4); kijote mantxako zaldun (3); kristoren zaldun (6); mahai biribileko zaldun (3); markako zaldun (3); munduan zaldun (5); munduan zaldun ibiltariak (3)
zaldun arrotzak (5); zaldun ausart (3); zaldun beltza (3)
zaldun egin (4); zaldun eta kapilauei (3); zaldun ezezagun (4); zaldun ezezaguna (5); zaldun ezezagunak (5); zaldun ezezagunari (3); zaldun figura trixte (6); zaldun gazte (5); zaldun gaztea (4); zaldun harro (3); zaldun harroak (3); zaldun hitza (3)
zaldun ibiltari (26); zaldun ibiltaria (5); zaldun ibiltariak (8); zaldun ibiltariei (4); zaldun ibiltariek (8); zaldun ibiltarien (9); zaldun ibiltariren (4); zaldun izan (4); zaldun izan nahi (3); zaldun jauna (7); zaldun kementsua (5); zaldun maitea (5); zaldun noble (4); zaldun noble batek (3)
zaldun ona (3); zaldun prestu (3); zaldun talde (8); zaldun talde bat (4); zaldun teutoien (5)
zaldun zuria (3); zaldun zuriak (4); zaldun zuriaren (5)
avilako zalduna (3); danceny zalduna (4); gwain zalduna (3); henrique zalduna (12); lehoiaren zalduna (3); lehoietako zalduna (3)
basoko zaldunak (3); danceny zaldunak (24); gurdi eta zaldunak (3); gutuna danceny zaldunak (18); henrique zaldunak (4); hiriko zaldunak (3); mahai biribileko zaldunak (4)
zaldunak gaituk (4); zaldunak merteuileko markesari (3); zaldunak valmonteko bizkondeari (4)
danceny zaldunaren (4); henrique zaldunaren (12); ispiluen zaldunaren (3); zaldunaren gutunak (3); zaldunaren hitzek (3)
danceny zaldunari (17); volangesek danceny zaldunari (9)
bere zaldunekin (4); zaldunekin batera (4)
gurdi eta zaldunen (3); mahai biribileko zaldunen (4); zaldunen artean (9); zaldunen arteko (4); zaldunen lehiara (3)