Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apokalipsiko laugarren zaldizkoa. Berria - Kultura 2004-08-25
Ea zaldun ibiltariren batek ezkutaririk izan ote zuen, asto-gainean zaldizko. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 34. orr.
Zazpi lagun hartu zituen goarniziorako, hiru zaldizko eta lau oinezko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.
Atzetik, karroza bat zetorren, inguruan lauzpabost zaldizko zituela laguntzeko, eta bi manda-mutil oinez. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 37. orr.
Ustekabean hiru zaldizko agertu ziren ilargiaren argipeko espektro hegadunen antzera. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 14. orr.
Hogeita lau egunez egon ziren asiriarrak beren oinezko, gudu-gurdi eta zaldizkoekin hiria inguratzen. Elizen arteko biblia Jdt 7,20
Hogei bat zaldizkok osatzen zuten destakamendua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 204. orr.
Aukerako hirurogei mila gizon eta bost mila zaldizko bildu zituen Lisiasek juduen kontra joateko. Elizen arteko biblia 1 M 4,28
Erortzen ari ziren bitartean, zaldizkoen lauhazka entzun zuten zubitik iragaten, orkoen oinen kolpeekin batera. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 238. orr.
Ondoren zaldizkoen konpainien txanda izan zen, baita kanoi mordoska batena, ilaran, eta aurrekoei jarraiki. Txillardegi «Putzu», 1999 - 233. orr.
Izanen da ere ber denboran ibiltarien eta ere zaldizkoen ibilaldia. Herria 2005-06-30
Hola, ez zen irririk, ez zen jostetarik, denak serioski ari ziren: zaldunak baziren eta zaldizkoak, ezpatak eta azkonak bazituzten, zilarrezko armadurak, kaskoak eta ere erredolak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 168. orr.
Mikel Strogoff bezain zaldizko ona izan behar, zaldiaren erreakzio bortitzekin lurrera ez erortzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.
Beti izan naiz zaldizko trebea; zaldia hartu eta distantzia luzeak korritzera ohitu nintzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 216. orr.
Zaldizko unatu odoltsu bat zetorren sortaldetik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.
Lehenbailehen aurre hartu behar zien zaldizko uzbekei Irkutskeko bidean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 232. orr.
Harrian zaldizko biluzi bat ageri da, lantza bat esku artean duela. Berria - Kultura 2004-04-08
Biderako gudari- eta zaldizko-talde bat ere eman zidan. Elizen arteko biblia Ne 2,9
Eguzkia ateratzen ari zen zaldizko talde bat agertu zenean, lauhazka bizian, aurreraka, zaldi zurien gainean. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 106. orr.
Berrogei mila gudari oinezko eta zazpi mila zaldizkorekin. Elizen arteko biblia 1 M 3,39
Hantxe zegoen Jakoba andrea, Erromako dama txit ospetsua, senatari ziren bere bi semeekin, zaldizko gizon asko lagun zituela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1101. orr.
Iritsi ziren Trafalgar Squarera zaldizko poliziek diskretuki babestuta. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 57. orr.
Mikel Strogoffek uniforme militar dotore bat zuen jantzirik, zaldizko ehiztarien ofizialek gudan erabiltzen zutenen antzekoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.
gainean zaldizko (3); zaldi eta zaldizko (3); zaldizko beltza (4); zaldizko beltzak (4); zaldizko hil (3); zaldizko talde (3)
rohango zaldizkoak (10); zaldiak eta zaldizkoak (3)
horrelako zaldizkoaren mende (3); zaldizkoaren mende dagoela (3)