Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zalditeria (orobat zaldieri) 1 iz zaldi multzoa; eskuarki, armadaren atala, zaldizkoek osatua. ik zalduneria 4.

Apokalipsiko zalditeria beren suzko apatxekin bertatik pasatu izan balitz bezala. Mila gudu-gurdi, zazpi mila zaldizko eta hogei mila oinezko atzeman zizkion Davidek; zalditeria osoari hanka-zainak ebaki zizkion, baina beretzat gorde zituen ehun gudu-gurdi beren zaldiekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 219. orr.

Etiopiar eta libiar gudarostea ere izugarria zen, beren gudu-gurdi eta zalditeria handiarekin.  Elizen arteko biblia   2 Kro 16,8

Atera zen Israelgo erregea ere, triskatu zuen zalditeria eta gudu-gurditeria eta izugarrizko hondamendia egin zien siriarrei.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,21

Etxea berrehun urte lehenago armadaren hornitzaile batek eraikia zen -Austriako armadako zalditeria oloz hornitzen zuen batek-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Zalditeria inperialaren nagusia Harry Harrison Barne ministroa da.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 62. orr.

Zalditeriaren Zazpigarren ataleko buruak, ile luze gorriko Custer jeneralak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 120. orr.

Zalditeriako ofizial baten antezko botei begira nengoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 38. orr.

Teniente postua zuen zalditerian, eta abenduan Albaniarantz abiatu zen.  Berria - Kultura   2006-03-14

Tatariarren zalditeriako destakamendu bat agertu zen eskuin aldean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 242. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nola mantentzen zituen bertan zalditeria postuak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 14. orr.

Mariskalak, zalditeria-eskuadra batzuen ondoan gelditurik, aginduak ematen jardun zuen luze.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 98. orr.

Eskolta behingoz gelditu zen zalditeria-dibisio baten erdian.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere zalditeria (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus