Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zalditegi (orobat zaltegi g.er.) 1 iz zaldiak gordetzen diren tokia.

Salomonek lau mila zalditegi zituen, gudu-gurdiak eta zaldiak gordetzeko, bai eta hamabi mila zaldun ere.  Elizen arteko biblia   2 Kro 9,25

Zeppelina pausatu zen toki berean, zalditegi bat zegoen hainbat moxal eta zaldirekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 81. orr.

Zalditegietarantz eraman zituzten animaliak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.

-Hobie -esan zuen neskak-, ba al da zalditegirik ingurumari honetan, zaldi basatiak alokairuan dituenik?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 113. orr.

Akerra ere ikusi zuten zalditegian, zeren eta, antzinako herri-sineskera zahar baten arabera, abere hori eduki beharra baitago zaldien artean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 112. orr.

Zonbat eta zonbat gazte eta adineko ez dira“ Armaneneko” zalditegi hortan ibili ikasten animaleak nola hezi, nola menperatu.  Herria   2005-10-06

Artilleriako maisu handia eta emirraren zalditegiko burua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 269. orr.

Zalditegiko zaintzaileak izango ziren, zaldi-kontuez ari baitziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 83. orr.

Helduden larunbatean [...] Sarako plaza argi zabala bilakatuko da zalditegi erraldoi baten pare, begiluzeen plazer osoaren iturri; hor ikusten ahalko dire maxal albaitari eta tratulari, begi xorrotxez ikertuko baidituzte, gure mendiek, hazten dituzten pottoka pollitenetarik, zeren izanen da pottoken feria.  Herria   2003-07-24

2 (hitz elkartuetan)

Zalditegi publikoan mando bat mailegatu zuen eta berehala abiatu zen Sara aldera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 20. orr.

Egurraren eta udaberriko belar freskoaren usain gozoa sumatu nuen, eta patio lasai nahasiarena, bere behitegi lur jo, zuri eta zikinarekin, bere zalditegi huts ate-zabalekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zalditegira eraman (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus