Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaldikume iz zaldiaren kumea.
Belar sailaren alde batean bi zaldi zeuden, Ava eta Mizpa, eta hiru zaldikume; bestean, bakar-bakarrik, Moro, astoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.
Jaio diren zaldikumeez hitz egin beharko zeniguke, osaba. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.
Zaldizainak, gutxi gora-behera, behorrek umeak egiterakoan itzultzen ziren, eta zaldikumeak erregearentzat biltzen zituzten. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 191. orr.
Ez al dira zaldikume politak? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 291. orr.