Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaldiketa (orobat zaldizketa g.er.) 1 iz zaldi gainean ibiltzea, eskuarki kirol gisa.
Hong Kongeko arduradunek zaldiketako probak han jokatzeko eskatu zuten, baina NOBk ez du gustuko ideia. Berria - Kirola 2004-10-30
Beti izaten zen kantu parte-hartzaileren bat, argigailuaren, berbenaren, lore jokoen, kabalgataren, karrozaren, mozorroaren, danborraden, zezenen -egiazkoen eta suzkoen-, zaldiko-maldikoaren, zaldiketen, xedera jaurtitzearen, erraldoiaren eta buruhandiaren artean une jakin batean behar zenerako egokitzen zena. Askoren artean «Rataplan» - 19. orr.
Galtzen gainean zaldiketan ibiltzen dira kiribilka. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 241. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Zaurituak artatzeko zentroa jarri zuen Nafarroako Gobernuak Zolinako zaldiketa klubean. Berria - Euskal Herria 2006-03-08